Bake bidean, aterabide demokratikoen akordioa

Juanjo Ibarzabal
2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Duela hilabete batzuk, Euskal Herrikotoki guztietan bezala suposatzen dut, gure herrian ere, eragile sozial eta politiko askok sinatu dutenGernikako Akordioa zertan datzan argitzen duen eskuorri bat banatu zuten. Euskaraz,erdaraz eta frantsezez idatzia dago eskuorri hori. Denok ulertzeko moduan. Akordioa, hamabi puntutan banatuta dago, eta Euskal preso politikoetaz jarduten duen puntuak, laugarrenak, honela dio: Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea,konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea. Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea. Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei,baldintzapeko askatasuna ematea.Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe. Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea.

Eta hamabigarren puntuan hau dio: aitortza, adiskidetza eta erreparazioa gatazka politikoak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako biktima orori.

Ekainaren 19an, Gara egunkariari espetxetik emandako elkarrizketan, Arnaldo Otegik honela dio momentu honetan EPPKren paperaz galdetzen diotenean: «Desde mi punto de vista, el Colectivo debe comprometerse con la Declaración de Gernika y adherirse a ella (Nire ikuspuntutik, Kolektiboak Gernikako Adierazpenarekin konprometitu behar du eta hari atxiki)».

Jadanik, Euskal Herriarentzat zorionez, mendeetako kanta erditu da, eta badago Gernikako akordioari, publikoki, bere atxikimendua eman eta bide horri ekin dion euskal preso politiko eta jenderik, Euskal Herria urte luzez sartuta dagoen errepresio-akzio-errepresio gurpil zoro honekin betirako bukatu nahi dutelako.

Ea orain gure erantzuna jende eta preso horiek hartutako konpromisoaren tamainakoa den eta urte luzez isuritako negar-malko gaziei, Euskal Herrian maiatzaren 22ko hauteskundeek utzitako emaitzak gehituz, sortutako olatu erraldoiak, itxaso bihurtzen diren, eta horren indarra bakegintza eta herrigintzarako nola erabili asmatzen dugun eta ez dugun bihurtzen Japoniako herrialdea suntsitu zuen bezalako tsunamia.

«Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.