Azkeneko bilkura aldia?

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Azken sei hilabeteetako legebiltzar lanaren azaleko balantze bat egiteko asmoa dut. Ezin naiz hasi, baina, une honetako egoera ekonomiko eta politikoari aipurik egin gabe, izugarria baita. Hain egoera larria da ezen trantsizio garaitik ez da bizi izan, ETAren terrorismoaren kontrako mobilizazioez gain, Raxoiren Gobernuak ezarri duen murrizketen politikaren kontra egunotan izan diren moduko mobilizazio sozial garrantzitsurik. Alde horretatik, egokia eta premiazkoa da Euskadin lehendakariak egiten duen oposizioa: oinarrizko zerbitzu publikoen defentsa, autogobernuaren defentsa, hazkunde neurrien ezartzea eta fiskalitate zein baliabideen optimizazioaren inguruko hitzarmena.

Zume horiekin, ez dakit egiten artikulu honi hasiera ematen dion galderari erantzuna emango dion saskia. Lehendakaria izango da, Estatutuak dioen legez, herritarroi esango diguna noiz joan beharko dugun bozkatzera. Irmotasunez baieztatu dezakedana da, ordea, Legebiltzarrean bizi izan dugun azken bilkura aldia legealdi osoan izan dugun emankorrena izan dela.

Egia da Gobernuaren eta Legebiltzarraren jarduera ebaluatzeko ez dela nahikoa ekimen kopurua edota zenbat lege onartu izan diren soilik aintzakotzat hartzea. Horien kalitatea aztertzea ere beharrezkoa da. Horregatik, biei buruz hitz egingo dut.

Raxoiri eta bere «ostiralei» laguntza osoa emateko asmoz Alderdi Popularrak Eusko Jaurlaritzari ordu arte eskainitako babesa kentzea erabaki zuen arren, azken bilkura aldian, osoko bilkurak eta batzordeak kontuan izanda, 106 legez besteko akordio egin dira, horietariko 93 talde sozialistak sinatu dituelarik eta beste 7ren akordioen atal batzuk ere babestu dituelarik. Baina garrantzizkoagoa dena da urtarriletik 18 lege onartu ditugula Legebiltzarrean. Oro har, legealdi honetan 34 lege aurrera atera ditugu, eta, une honetan, beste 17 tramitazioan daude. Arlo horretan gauzak ondo badoaz, legealdiaren bukaeran berrogei bat lege aurrera aterako ditugu. Datu horiek onak dira, aintzat hartuta legegintza produkzio handiena ez dela gobernu baten lehen agintean sortzen, bigarrenean edota hirugarrenean baizik. Hortxe daude datuak, norbaitek interesa izatekotan.

Edukiari dagokionez, berri guztiek murrizketei buruz hitz egiten duten une hauetan, eskubide eta oinarrizko zerbitzu sozialak bermatu eta zabaltzeko legeak igorri dira Legebiltzarrera edo onartu dira euskal Ganberan (adibidez, Transexualak Genero Identitateagatik ez Baztertzeari eta haien Eskubideak Aitortzeari buruzkoa). Onartu egin ditugu legeak gaur egun dugun lehen arazoari aurre egiteko, krisia eta langabezia, alegia (Diru Sarrerak Bermatzeko legearekin, Lanbide-ren legearekin edo Aurrekontuen legearekin gertatu den bezala). Horien bidez, hazkundea eta oinarrizko eskubideen bermea eratzen duen jardueraren bultzadaren Euskadiren eredua ziurtatzen da. Bestalde, legeak atera ditugu krisiaren giltzarria izan den eta krisitik ateratzeko funtsezkoa den finantza arloari segurtasun juridikoa emateko (Aurrezki Kutxen legea bultzatu eta onartu dugu, nahiz eta azkenik ez zaigun gustatu EAJ eta Alderdi Popularraren botoekin ezarri den aniztasunik gabeko ordezkapen eredua).

Kuantitatiboki, desadostasun gutxi izan duen legegintza jarduera izan dugu. Kualitatiboki, kalitatezko legegintza jarduera izan dela baiezta daiteke. Gainera, arau orokor gisa, eztabaidak adostasun zabalak izan ditu. Hori dela eta, uste dut lehendakariak eta bere alde gaudenok bultzadarako eta adostasunerako ahalmena arlo horretan erakutsi dugula.

Ez da erraza izan, halere. Mota guztietako lege proiektuak aurrera atera ditugu, zenbait legeren tramitazioan atzerapenak suertatu izan arren, bereziki oposizioaren lehen taldearen ekimenagatik. Jasan dugunaz eta oraindik ere jasaten ari garenaz gain, talde honek Eusko Jaurlaritzak ekonomia gaietan proposatu duen ekimen bat bera ere ez du onartu. Bat bera ere ez. Horixe izan da bere alternatiba. Agian horregatik, alternatibarik ezagatik, hauteskundeak deituak izan daitezela etengabe ari dira erreklamatzen, eta jarrera horrekin bat egin du Alderdi Popularrak, euskal herritarrei bere elkartasuna adierazi beharrean, Espainiako Gobernuari erakutsi diolarik.

Hasieran esaten nuen gisan, ez da ez EAJ, ez Alderdi Popularra, ez EHB ezta PSE-EE ere izango hauteskundeak noiz izango diren erabakiko duena. Lehendakariak hartuko du, ordea, herriarentzat egokia dela uste duenean. Beraz, komeniko litzateke, bien bitartean, alderdiak eta legebiltzarkideok jendearen ondoan egongo bagina eta jendearen kezkak kontuan hartuko bagenitu. Frogatuta baitago herritarrei, hauteskundeak erreklamatzen dituzten boto-emaileak barne, hauteskundeen data arras gutxi inporta zaiela. Inporta zaiena da, berriz, politikariok euren arazoez ardura gaitezela. Eta horixe bera da nire taldea eta Eusko Jaurlaritza gogoz egiten ari dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.