Azaroak 29, herri palestinarrarekiko elkartasun eguna

2016ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Komunikabideen arreta Siriako gerran fokalizatua dagoenean, non Israelek paper nabaria jokatzen duen Al-Qaedako jihadistentzako laguntzan, bere kolonizazio-proiektua eta Palestinako garbiketa etnikoarekin, sionismoak gero eta gehiagoko lotsagabekeriarekin garatzen jarraitzen du.

Iragan astean parlamentu israeldarrak Palestinan eraikitako eta ilegaltzat hartzen diren kokagune guztiak atzeraeraginezko izaeraz legeztatzen dituen legerako bere aurretiazko onespena eman du, Israelgo fiskal nagusiak berak nazioarteko zuzenbidearen aurkako ekimena dela aitortu duelarik.

Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, Zisjordaniako kokagune guztiak eta Jerusalem Ekialdean daudenak ilegalak dira, baina jada parlamentu israeldarrak, ekintza hauen bitartez, estatu palestinarraren edozein aukera ezabatzeko asmoa aldarrikatzen du.

Palestinan palestinarra den edozein gauza ezabatzeko nahikeria sionista halako mailara iritsi da, non Benjamin Netanyahuren gaurko gobernuko elementu garrantzitsua den Etxe Judua alderdia otoitzerako deiak meskitetatik isilarazteko legea tramitatzen ari den.

Horrela, kolpe batez, beraien parlamentuak aldarrikatutako «Ekialde Ertaineko demokrazia bakarra» planteatzen du, praktika erlijiosoaren elementu zentraletako bat eta gau palestinarrean osagai bereizgarrienetako bat musulman populazioari kentzea, hau da muezzinaren otoitzerako deia.

Okupatutako Jerusalemen Israelek aplikatzen dituen neurriak kondenatuz Unescoren bi erabaki berrietan aitortzen den bezala, ekimen hau irain bat da, populazio palestinarra baztertuz, soilik juduendako izango den hiria sortu nahi dute.

Bitartean gobernu israeldarrak mantentzen ditu duela hamarkadetatik praktikatzen dituen politika zapaltzaileak, ehunka palestinarren kargu gabeko atxiloketa administratiboak bezala, epaiketarik eta mugarik gabeko denboran mantenduz, baita Zisjordaniako lurren eta uren lapurretak eta eraisketak bultzatuz ere.

Apartheid-praktikekin jarraitzen du, pasaporte israeldarra daukaten kristau, musulman edo laikoak diren edozein palestinarri oinarrizko eskubideak ukatuz.

Eta kolonizazio sionistako estrategia guztiaren elementu basatienak hamarkada bat bete berria du, Gazako setioan kartzelatutako ia bi milioi pertsona eta jazarpen militarraren azpian mantenduz.

Joan den hilabetean, Gazara, setioa sinbolikoki apurtzeko, hurbiltzen ari zen emakume talde bat Israelek nazioarteko uretan atxilotu zuenean, mendebaldeko gobernuek ez zuten ezer egin bere herritarren eskubideak babesteko, ez eta haren pirateria-ekintzagatik Israel zigortzeko ere.

Gertaera horrek ezin hobeto laburtzen du Mendebaldeak urteetan zehar erronka sionista iraunkorrari erakutsi dion permisibitatea, zeinak nazioarteko zuzenbiderako eta NBEko zein nazioarteko auzitegietako ebazpenei men eginez jokatu duen.

Balio demokratikoetako ustezko buruzagiak diren gure gobernuek Israelen kriminalitatea zigortzeari eta herri palestinarraren eskubideak babesteari uko egiten diotenez, jendarte zibilean, Boikot, Desinbertsioa eta Zigorrak (BDZ) deitutako mugimendua eredu garrantzizkoa bihurtzen da.

Apartheid-a Hegoafrikan botatzen lagundu zuen nazioarteko boikot kanpaina arrakastatsuan inspiratuta, BDZ mugimendua 2005ean agertzen da, 170 erakunde palestinarren ekimenetik, eliza kristau palestinarrek parte hartu zutelarik. Israelgo Estatua herri palestinarraren askatasunerako eta justiziarako eskubideak errespetatzera behartzen duen estrategia bortizgabea da, eta 1948an eta 1967an kanporatuak izan ziren palestinarrek beren etxeetara itzultzeko aukera izateko aldarria.

Gaur egun, mundu guztiko hainbat eta hainbat norbanako, GKE, sindikatu, eliza eta udal gehitu zaio, baita Barruko Boikotean antolatutako mugimenduan dauden pertsona israeldarren laguntza ere.

Kanpaina honen arrakastak sionismoa sumindu egin du. Israelgo nekazaritza produktuen merkatuetako murrizketak, Veolia bezalakoenpresak Israelen desinbertitzera limurtzeaeta ehunka artista, Pink Floyd edo The Pixies taldeak barne Israelen aritzera ukatzeak bezala. Eta Espainiako estatuan hainbat udalek boikotari atxikitzeko mozioak onartu dituzte.

Gobernu israeldarrak mehatxuekin erantzun die BDZ bultzatzen duten pertsonei eta bere lobby ospetsuaren indar guztia erabili du boikot egiteko eskubidea kriminalizatzeko mendebaldeko herrialdeetan Espainiako estatua barne.

Behingoz, EBk presio sionistaren aurrean nolabaiteko irmotasunez erreakzionatu du. Hilabete honetan Federica Mogherinik, Kanpo-Arazoetarako EBeko Goi-Ordezkariak, giza eskubideen defendatzaileak diren pertsonen aurkako erasoak kondenatu ditu eta europar herritarren adierazpen-askatasunerako eskubidea eta elkartzeko eskubidea egiaztatu ditu, Israel boikotatzeko eskubidea barne:

«EB tinko mantentzen da adierazpen-askatasunaren eta elkartzeko askatasunaren babesean, EBko Oinarrizko Eskubideen Eskutitzarekin bat eginez, hau EBko Estatu kideen lurraldeetan aplikatuz, toki hauetan BDZren barruan bideratzen diren ekintzak barne» baieztatu zuen.

Baieztapen horren oihartzuna jasoz, Nafarroako Parlamentuak herri palestinarrarekiko elkartasunerako adierazpena onartu du hilabete honetan eta babestu du «boikota erabiltzeko eskubidea Palestinarekiko solidaritateko erreminta zibil bortizgabea bezala».

Gure parlamentuak babestuta, herri palestinarrarekiko elkartasun eguna 29an ospatuko dugu, BDZ kanpaina Nafarroako udaletan eta jendartean orokorrean inoiz baino gehiago sustatzeko konpromiso irmoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.