Aurrena balioak landu, gero ideologia defendatu

2023ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Testu hau idaztekobidea eman dit Fernando Buesaren eta Jorge Diazen hilobiaren eta monolitoaren aurka egindako eraso zentzugabe eta basatiak. Neure buruari galdetzen diot, desilusioa hartuta eta kezkatuta, zerk bultzatzen dituen egileak halakoak egitera.

Jakina, ez da ideologia kontu bat, ez da nazionalista erradikalek sozialisten aurka egindako eraso bat; besteak beste, uste baitut ordezkaritza duten gaur egungo alderdiek ez dutela zerikusirik basakeria horrekin. Ezein ideologiak ez du babesten, ez eta sustatzen ere, halako ekintzarik. Gure balioen aurkako atentatu bat da, eta agerian uzten du batzuek erabat mespretxatzen dituztela gure gizartearen bizikidetza baketsurako oinarrizko arauak.

Balioak pertsonok eta gizarteek belaunaldi eta toki jakin batean egiten dugun interpretazio baten emaitza dira; ikaskuntza baten ondorioa dira, gure ohiturei eta bizimoduei ezartzen dizkiegun ezaugarrien ondorioa. Eta balio horiek ezartzen ditugu helburutzat hartuta bai desberdinen arteko bizikidetza baketsu bat izatea eta bai gizartearen ongizatea bermatzea, gatazkak sortzen direnean ideologia, interes eta iritzi desberdinak dituztenen artean.

Eta zeintzuk dira balio horiek? Asko sakondu gabe: zintzotasuna, leialtasuna, desberdinak direnenganako errespetua, erantzukizuna, nortasun kulturala, esker ona, eredugarritasuna, lanerako gogoa, jendetasuna, elkartasuna, ongintza eta tolerantzia.

Balioak ez daude etikari lotuta, askok hala dela uste duten arren. Etika filosofiaren adar bat da, filosofia moralarena, eta gizakiaren oinarrizko galderari erantzuten saiatzen da, «zer egin behar dut?» galderari erantzuten, hain zuzen ere. Baina erantzun hori ez da agerikoa, eta jokabide bat baino gehiago onartzen ditu. Jokabide horietako batzuk kontrajarriak daude, eta, hala ere, justifikatuta daude zilegi diren pentsamendu korronteetan. Galdera moralek edo etikoek bizitzako dilemekin dute zerikusia: justifika al daitezke gerra batean zibilei egindako albo kalteak? Justifika al dezakegu gutxi batzuei kalte egitea gehiengoaren ongizatearen mesederako? Justifika al daiteke gatazka armatu bat? Kasu jakin batzuetan indarkeria erabiltzea? Auzitan jartzen den gertaerak erantzun bakarra onartzen duenean, eta halaxe gertatzen da hilobien eta monolitoen aurkako erasoaren kasuan, bada, hori ez da dilema moral bat, erantzun bakarra baita onargarria, adostutako gure balioak oinarritzat hartuta.

Gehiegitan jotzen da etikara guk bezala pentsatzen ez dutenen jokabidea gaitzesteko. Esan ohi dut etika jaurtigai bihurtzen dela besteri buruz gaizki hitz egiteko, eta, bide batez, norberari buruz ondo hitz egiteko. Eta horixe da egin behar ez duguna, hain zuzen ere.

Hitz egin dezagun balioez, balioak unibertsalak baitira belaunaldi eta testuinguru kultural batentzat. Pertsona eta talde sozial guztiei exijitu ahal zaizkie, haien izaera eta ideologia edozein izanik ere. Balioak banaka baliatzen dira, nahiz eta testuinguru kulturala eta hezkuntza erabakigarriak izan.

Etika helburuen zerumuga moduko bat da, eta, batetik, zoriontasun pertsonala eta kolektiboa lortzea bultzatzen du, eta, bestetik, geure gizatasuna mamitzea. Ontasunari buruzko gogoeta bat da etika, eta alderdi pertsonala du, antolamenduzkoa eta sistematikoa.

Ideologiak munduaren konposizio jakin bat islatzen duten ideien multzo bat dira, eta eremu doktrinal batean kodetzen dira. Jokabide pertsonal eta politiko batzuk justifikatzen dituzte, eta defendatzen dituzten ideien arabera azaltzen dute errealitatea. Batzuetan, kontsignekin azaltzen dute; beste batzuetan, berriz, propagandarekin eta uste faltsuekin. Tarteka, indarkeriaz eta errepresioz jokatzen dute, modu sofistikatuan edo ez hain sofistikatuan. Ideologiak ismoak dira; hona hemen klasikoenak: liberalismoa, kontserbadurismoa, faxismoa, sozialismoa, nazionalismoa, anarkismoa, fundamentalismoa (erlijiosoa)...

Ideologiak fundamentalismo dogmatikoaren eta gainerako ideologien ukapen sistematikoaren zantzuak hartzen ez dituen bitartean, zera esan behar dugu: batetik, legitimoa da, eta, bestetik, herrialde eta gizarte talde guztien gobernabide politiko eta ekonomikoaren zutabea. Demokrazian ezarri dugun oinarrizko araua hauxe da: gehiengoa lortzen duten talde politikoek, bakarrik edo beste alderdi batzuekin koalizioan, herrialde bat gobernatzeko ahalmena izan behar dute beste hauteskunde batzuetara deitu bitartean. Gobernuak gizartearen balioak errespetatuz eta sustatuz gobernatu behar du, bereziki zintzotasuna, desberdina denarenganako errespetua, eredugarritasuna eta tolerantzia.

Ideologiek balio jakin batzuei ematen diete lehentasuna, baina gainerako balioak baztertzen badituzte, fundamentalista bihurtzen dira, eta, beraz, ez dute zilegitasun sozialik. Eskuinak askatasuna eta segurtasuna lehenesten ditu; ezkerrak, berriz, berdintasuna eta justizia. Nazionalismoak, nortasun kulturala. Lehentasuna ematealehenestea da, baina ezin ditu albobatera utzi gainerako balioak.

Benetan onartzen dugu hauek direla gure herrialdeko joko arauak? Plurala, demokratikoa, aurreratua, herritarren ongizatea nahi duena, Mendebaldeko oasi pribilegiatu moduko batean bizi dena, eta badakiena munduaren parte handi bat gaizki dagoela pobreziaren, gatazka armatuen eta elkarbizitzako oinarrizko balioak deuseztatzearen ondorioz. Hori guztia benetan onartzen bada, zer dela-eta jartzen ditugu oraindik ere aurrez aurre pentsaera ideologikoak, desberdinen arteko bizikidetza krisi baten barruan? Ez al dugu oinarrizkoenean huts egiten, hau da, lehen aipatutako balioen onarpenean? Ezin dena onartu zera da, kontsignekin eta ahozko adierazpen kontrajarriekin hankaz gora jartzea elkarbizitzarako araurik oinarrizkoenak.

Eta uste dut, dezepzionatuta, ezin dugula inor salbatu. Zergatik da ideia legitimoak defendatzeko modu bakarra besteenak kritikatzea edota haiei buruz gaizki esaka aritzea? Gizarte taldeen helburua ezin da izan aurkari politiko, sindikal edo soziala ahultzea. Bere burua goresteko gainerakoak ukatzen dituenak ezin digu inolakoleziorik eman, eta are gutxiago gugobernatu.

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.