Datorren abenduaren 20ko hauteskundeak historikoak izan daitezke jada gure demokrazia helduan.
Teoriko batzuek uste dute II. trantsizioaren atarikoak izan daitezkeela, I.a erabat agortua, kitatua dagoelako.
Ezkerrak azkenaldian izan duen pentsalaririk onenetako batek, nire lagun eta ia desagertua den Enrique Curielek, duela lau urte eskas esan zuen PSOEk trantsizio hori ez bazuen bultzatzen, beste batzuek modu deskontrolatuago batean egingo zutela.
Ez zuen Podemosen sorrerarik ezagutu, nahiz eta Madrilgo Unibertsitatean Poltika Zientzietan irakasle izanik, era batera edo bestera, bultzatu egin zuen. Handik irten dira Pablo Iglesias edo Juan Carlos Monedero. Are gehiago; jakin, badakit, horiei mintzatu zitzaien pertsona berak eskaini ziola Curieli ere antzeko proiektu bat abia zezan, baina PSOErekiko zuen leialtasunarengatik, uko egin zion, edo agian jarri zizkioten baldintzengatik egin zion uko, Iglesiasek, bide batez esanda, bere egin dituenak.
Inork ez zion entzuten orduan. «Enriqueren kontuak, jakina denez, oraindik komunismoaren hondar batzuk geratzen zaizkio», esaten zuten orduko PSOEko jakintsuek, ez ikusiaz parez pare ireki zitekeen ate baterako proposamena egiten ari zela alderdi sozialista kale itsuan sartzen ari zen uneetan.
Gogora datozkit, orain, Curielen hitz haiek. Bizi balitz, I. trantsizio hartaz ohartarazten egongo litzaiguke. Gauza askotan asmatu egin zuen, eta beste batzuetan kale. Agian, egungo buruzagiek berriro irakurri beharko lukete historia hura, lehenak indartzeko eta bigarrenak zuzentzeko. Batzuetan, herri honetan (norberak jar dezala nahi duen herria), errazegi ahazten dugu oraintsuko historia, eta bereziki garaiotan, berriz ikusi beharko genuke ordu hartakoa.
Ezkerreko zenbait eremutatik egin zizkioten kritikak erabat bidegabeak izan ziren. Batzuetan, badirudi haietako kritiko askok trantsizioko aldi horren aurrekoa, frankismoa, bizi izan balute mahai azpian koldarki ezkutatuta egongo liratekeela. Gauza askori men egin behar izan zitzaion, ados, baina garai haietan dialektika hau zen: demokrazia bai, demokrazia ez.
Aurrenekoan izan zen legez, oraingoak ere, irudimen handia, ausardia eta eskuzabaltasuna, eskuzabaltasunhandia beharko ditu. Izan ere, jendeak, azken sei urteetan uste ez zen muturretarainoko tratu txarra jasan duten ezkerreko militanteek, nahikoa da esan behar dute. Kolpea jo mahai gainean botoen formekin abenduaren 20an, aldaketaren alde. Ezin du utzi aldaketa lapur diezaioten, interes alderdikoiengatik edo taktikoengatik.
Luzerako begirada beharrezkoa da, duela 40 urteko liderren gisan, guztion ongizatea beren interes pertsonalen aurretik jarriko dituzten buruzagiak behar dira. Beharbada, baita immolazioa ere, garai haietan Enriquek eta nik militatzen genuen alderdi komunistari gertatu zitzaion gisan.
Hurrengo asteetako lan eskerga hori izango da, ezkerrak bere boto-emaileei erantzuteko beharra daukalako, kaletik jasotzen duen agintea hori da, eta espero dugu hautetsontzietatik ere hala jasotzea: aldaketa hori gauzatzeko behar diren uko egiteak eginda.
Orain arteko inkestek bi elementu nagusi nabarmentzen dituzte: jada ez da biren gauza, laurena baizik; eta gehiengo osoen aroa atzean geratzen da; eta bi edo hiru alderdi beharko dira gobernu berria osatzeko.
Lau indar daude buruzagitzarako gaitasunarekin: PP, PSOE, Podemos eta Ibex 35aren babesa duen alderdia, botere faktiko indartsuenaren jabe direnena, eta PPren makalaldia ezagun zaienena: Ciudadanos. Laborategiko operazio bat, bulego ilunetan oso ongi diseinatutako marketin operazio bat, zeintzuek ez duten nahi botererik galdu.
Baina gerta liteke biren batuketak ez ematea gobernua osatzeko, eta hor sartzen dira alderdi txikiagoak: IU, EAJ, ERC edo CDC.
Hauteskunde kanpaina gogorra izango da, zaila, eragin handiena duten hedabideen lana erabakigarria izango da. Hain eragin erraza den gizarte batean bozak kanpaina mediatikoen bidez jasotzen dira, aditu soziologiko eta marketin politikoko adituek esaten dutenez.
Ezker klasikoak gizartea eraldatzeari uko egin zionetik, eta orain interpretatzearekin konformatzen denetik, politikak pisu asko galdu du. Orain, hauteskunde lehia klase ertainean jokatzen da, kuriosoki ia egoera baztertuan daude zazpi milioi biztanle dituen herrialde batean. Esperpentikoa da.
Ezin da onartu abenduaren 20an ezkerrak irabazten badu, deskafeinatua bada ere, ongizate estatua eraitsi eta ustelkeria kasu amaigabeekin herritarrak lotsarazi dituen eskuinak gobernatzen jarraitzea.
Rajoyk eta bere gobernuak herri apurtu bat utzi dute zentzu ekonomikoan, baina baita balioen eremuan, politikoen ustelkeria kasuengatik klase politikoa ezin azpiratuago baitago. Lau urteotan aberatsenek areagotu egin dituzte beraien aberastasunak, eta behartsuenak behartsuago dira.
Baina beste hainbat ertz baditu Rajoyren gobernuak: bakegintzak ez du ezer egin, eta gune-periferia arazoak ez ditu amaitu. Larriagotu egin dira afera horiek.
Egungo egoerak behartu egingo ditu Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias elkar ulertzera, hitz egitera, negoziatzera eta adostera. Behar handiena dutenekin zor historikoa dute, eta haientzat berreskuratu behar dute boterea. Horretarako beste hainbat alderdi aurrerakoien laguntza ezin estimatuagoa izan dezakete: IU, ERC, edo eta Bildu edo EAJ.
Bietako batek, edo biek, egoismoagatik edo baldarkeriagatik ez badute aurrera egiten, historiak zigortu egingo ditu, KO dagoen PP bati arnasa eman eta irabazten uzteagatik.
Ikusiko dugu Iglesiasek Santiago Carrillo eta Sanchezek Felipe Gonzalez berdin ditzaketen, nahiz eta pertsonaia errepikaezinak izan diren.
Ziurrenik, abenduaren 21ean aro politiko berri bat irekiko da, II. trantsizioaren ateak irekiko dira, eta I.ak baino emaitza hobeak emango ditu. Ea horrela den!
Aro politiko berri baten atarian gaude?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu