Ama Jainkoa euskal toponimian

2016ko azaroaren 3a
00:00
Entzun

Baino, Ama Jainkorik ba al dago euskaraz? Ama biologikoaz gain Ama Jainkoa ere? Eta nolakoa da Ama hori? Nork edo nortzuk argitu dezakete afera hau? Hizkuntzalariek ez, noski. Euskal Amaren afera Barandiaran bezelako etnografoek eta, beranduago, etnologoek edo antropologoek argitu digute, Marija Gimbutas eta Ortiz Osés besteak beste. Mitxelenak (1915-1987) 1953an Apellidos Vascos delako liburua -altxor handi bat dena, dudarik gabe- argitaratu zuen. Bertan ama bukaera duten zenbait toponimo aipatu zituen: zegama, ultzama, lezama, arama, etb.; toponimo horiek indoeuroparrak zirela eta euskal esplikaziorik ez zutela esan zuen; baino bakar baten interpretazioa ez zuen eman. Jakina, gauzak zer kontestu historikoan esaten diren kontuan hartu beharra dago. Garai horretarako, Barandiaran etnografoak bere ekarpen handienak eginak zituen. Baino gauza bat da etnografia eta bestea etnologia. Etnografia, batez ere datu etnikoen bilketa da. Gero, datu horien analisia, interpretazio eta teorizazio lana ere egin behar da eta bigarren lan hau etnologoek eta antropologoek egin ohi dute. Gure artean, Ortiz Oses antropologoak 1996an argitaratu zuen bere La Diosa Madre. Geroztik, 2005ean, Euskal Mitologia ? Oses'ek beste 5 antropologoekin idatzia-, Arsuagaren tesi doktorala, Mtz. Lizarduikoren Mariren erradiografia (2007). Euskal antropologo hauen aurretik, Gimbutasek The languaje of the Goddess (1989) idatzirik zuen.

Eta hara non, Gimbutasek aurreindoeuropar Ama Jainkoari buruz eginiko deskribapena eta euskal antropologoek -pixka bat geroxeago- Lurramari buruz eginiko deskribapenen artean antza izugarriak dauden. Diferentziak ere izango dira, baino horietaz hitz egin bezate antropologoek. Gimbutasek ere ez zuen bilketa lana egin; bilketa lana, Europako museotan barreiatuta zegoena, egina aurkitu zuen. Berari zor dioguna da interpretazio eta teorizazio lana, antropologoei dagokiena.

Bestalde, Euskal Hiztegi klasikoek (Azkue, P.Mugica, Retana) euskal ama erroa bakar bakarrik ama biologikoa bezala ulertu zuten. Lehenengo aldiz, 1993an, Elhuyar Entziklopediak interpretatzen digu amaren esanahien artean rena ere badela. Noski, Mitxelena, denok bezala, bere garaiko mugei lotuta bizi izan zenez, 1953an, ren berririk ez zuela ematen du, bakar bakarrik ama biologikoaren berri zekiela, ondorioz, zegama, ultzama eta holako toponimoak euskal esplikaziorik gabeak eta indoeuroparrak zirela esan zuen. Historikoki kontestualizatuz, ez da harritzekoa. Zientifikoki egin ezin duguna da Mitxelenaren muga historikoetan pot eginda gelditu, zientziari aurrerabidea eskaini gabe. Newton eta Einstein fisikari handiak izan zirela inork ez du zalantzan ipintzen, baino gaurko fisikariek ez dute beren teorietan planto egin, aldiz aurrerabideak urratu dituzte.

Bi gauza diferenteak: gauza bat dira ama-dun toponimoak eta bestea ama hitza. Nik nire liburuan aipatzen ditudan ama-dun toponimoak euskalduntzat jotzen ditut baino ama erroaren eratorria ez dakit europarra, Asiakoa edo Afrikakoa den. Horregatik ama hitza aurreindoeuroparra ala indoeuroparra ote den galderaz ez naiz ariko. Gainera, nire liburuan esaten dudanez, nik estudiatu ez ditudan beste ama-dun toponimoak ere badira ? zaratamo etabar-. Horien artean indoeuroparrak ere ba ote dira? Agian. Nik ez dut, nere liburuan, orokortu nahi izan eta amadun toponimo denak holakoak edo bestelakoak direla esan, ezta esan nahi ere. Agian, denetarik izan daitezke. Baino zegama, lezama, ultzama... euskal esplikaziorik ez dutela esatea ez da egia; esplikazioa badute, baino mitologikoa, hizkuntzalariak ez zekiena.Toponimo hauek ez direla indoeuroparrak baizik euskaldunak direla esatea koherenteagoa iruditzen zait. Mitxelenaren garaikideek ez zuten ama-ren mitologia ezagutzerik izan, ezta internet ere; baino guk bai. Eta hara nondik, Antropologiak Hizkuntzalaritza eta Toponimia argitu egin dituen: zientzien arteko lotura berriak. Ez gaitezen historian pot eginda gelditu

Aipaturiko euskal antropologoek diotenez, euskal mitologiako pertsonai zentrala lurrama da. Euskal Herrian, ordea, holako toponimorik ez dut aurkitu. Baino hara non, ustekabea. Liburua argitaratu eta bi hilabete gero, Villamalur izeneko herri bat Castellonen dagoela jakin nuen. Azkar eta korrika bisitatzera joan nintzen. Mendi eta baso tartean, 644tan itsas gainetik, han dago, erdi hutsik, natura besterik eskaintzen ez duen herrixka hau, benetan delarik.

Euskal eta iberiar mitologiak berdinak ote ziren ? Hurrengo belaunaldiek badute zer ikertu. Baino gauza bat esango dut: antza handiak ez dira bakarrik aurreindoeuropar eta euskal mitologiaren artean; euskal toponimoekin ere antza handia dute. Toponimo hauek argitzeko, ezinbestekoa da Lurramaren mitologia ezagutzea.

Espainian badaude ama-dun toponimo gehiago ere, bai aurreindoeuropareraz bai gazteleraz. Esate baterako, pozo de urama (Palentzian), segisama (gaurko Sasamón, Burgos), Sierra de alkarama (Sorian), uama (Tolomeoren Geografian; toponimian U eta UR sarritan berdinak bezala azaltzen dira). Eta Gazteleraz, Fuente Madre (Itero del Castillo, Burgos), Arroyo Aguas de la Madre (Badajoz), río Madre, arroyo madre (Albacete)... Ustekabe gehiago ere izan dut. Nepalieraz, AMAk bi esanahi ditu: Euskeraz duen esanahi biologikoa eta, gainera, ama jainkoa. Nepaliera hizkuntz indoeuroparra da, Sanskritoren adarra.

Zeltierako -ama atzizkiari dagokionez, denek superlatibo esanahia duela esaten dutenez, hala izango dela onartua dut. Halaber, burro-k italieraz mantekilla esan nahi du; Gazteleraz, berriz, astoa. Hitz berbera, baino, hizkuntzen arabera, esanahi diferentea. Zegi ere, Euskeraz (begira hiztegiak) beia esan nahi du; zeltieraz, berriz, seg vencer esan nahi omen du. Berdin, al- arabieraz gauza bat da, baino Euskerazko alkorta, aldasoro, altzo, alustiza, beste gauzak esan nahi dituzte. Gertaera honi hizkuntzalariek homofonia deitzen diote. Beraz, homofonia kasuetan toponimoak banan banan aztertu behar dira. Ez dago esaterik al guztiak arabiarrak direnik edo seg eta -ama guztiak zeltiarrak direnik. Zegama-ren kasuan, nire ustez, osagai biak, eta, euskaldunak dira: beien lurramajainkoa. Kasualitatea. Gipuzkoako Aldundiak Parque Natural izendatu duena, Urbia ere inguruan duena, historikoki hainbeste artzain eta artalde bildu dituena, Idiazabalgo gaztaren marka ere hortik hartu duena, alde guztietatik natura usaina darion lurralde honi, gure arbasoek beien ama, lurrama deitu zioten. Nola esan Euskeraz natura hitz latinoa? Zergatik ez AMA? Ez al zioten horrela deitu latindarren inbasio-kolonizazioen aurretik?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.