Alsaziaren eredua

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Hexagoniako lurraldeetan, Euskal Herria bezalaxe bere nortasunari atxikia dago Alsazia. Mendeetan zehar Frantzia eta Alemaniaren arteko gerla bakoitzaren truke gaia izan ondoren, Europako bi boteretsuen bitarteko bake zubia bihurtu da 1945etik hona.Ez da deusengatik Europako Batasunaren asmoa eta ideala Maurice SchumannAlsaziar politikari zuhurra eta Konrad Adenauer Hitler ondoko Alemaniako lehen kantziler alemaniarraren artean sortu izana. Hango hizkuntzaren egoeraz ez dut zehaztasunik, baina Alsaziako jende andana bat bertako mintzairari atxikia zaiolakoan nago. Nola Euskararik gabeko Euskal Herririk ez dagoke, hala (bertako) alemanierarik gabeko Alsaziarik ez dagoke.

Baina hizkuntzaren egoerari ez dagokio gaurko artikulua, baizik-eta herrialde egiturari. Gaurko denboretanlaurogeita hamar departamentu baino gehiagotan zatitua dago Frantziako estatua.

-Metropoliaz ari naiz eta departamentuak elkartzen dituzten hogeita bi herrialdetan. Departamentu bakoitzak prefektura bat eta orokorki bi azpiprefektura baditu, baita kontseilu orokor bat ere; herrialde bakoitzak superprefeta bat badu buruzagitzat eta herrialde kontseilu bat. Egitura horrek ondorioztatzen dituen diruketak pentsa dezake batek baino gehiagok!

1992. urtean Maastricheko ituna izenpetu zelarik , % 3 baino gutxiagokoa izan behar zuen Europako Batasuna osatzen duen estatu bakoitzaren defizitak, gaurko kinkak frogatzen duenez, sekulan lortu ez den jomuga dena. Horregatik,estatu baten konstituzioan defizitak huts izan behar duelako artikulu horri alperrik deritzot: estatu batek, enpresa batek etxalde edo etxe batek bezalaxe, ahalegindu behar du defizitik ukan ez dezan, lege edo artikulu berezirik egin gabe, hauxe zentzu onarekin batera uztartzen baita.

Defizita murriztu behar den garai haietan, ongi litzateke Frantziako Estatuaren egitura berraztertu eta berrantolatzea; epeka egiten baldin bada ere. Arestian aipaturik banaketa horren ordez, herrialde historiko eta etniak proposatuko nituzke.

Orduan zergatik hamabost herrialde horietan oinarrituz Alemaniako Länder bezalako antolaketa berri bat ez eratu? Horren kudeaketa gaur dagoena baino askoz merkeago litzatekeelakoan nago.

Duela denbora gutxi Frantziako telebistan iragarri dutenez, Alsaziako biztanle eta hautetsiek hori ulertu dutela nabari da.Azpimarra dezadan lehenik, Midi Pyrennées edo Bordeau Aquitaine ez bezala herrialde historiko bati dagokiola Alsazia; ez da jakobinismoaren asmakeria. Alsazia herrialde izateaz gainera bidepartamentutan zatiturik dago; administrazio hori nahiko astuna atzematen dutenez gero (Kontseilu orokor bi; herrialde kontseilu bat) dena batua izatea nahi lukete biztanleek. Proiektu hori datorren urtean bertako erreferendum baten bitartez erabakiko ote da. Hala gerta ledin nahi nuke benetan; ildo honetatik ibiliz, zergatik erreferendum mota berdina ez egin Iparraldeko Euskal Departamentuari buruz? Horixe bultzatu beharko dute Euskal departamentuaren alde dauden abertzaleek, euskaltzaleek eta beste politikari Euskal herritarrek. Aurrerapen garrantzitsu bat litzateke 200 urtetik ofizialtasuna eta erakunde izatea galdu duen herri batentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.