Alkateak, lehengo lepotik burua. Piratak, pirata

2023ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Tradizio labur batean, Kantujira osatzen dugunok udaletxera gerturatu izan gara, Donostiako agintariari konnibentzia minimo bat adierazteko, edo. «Begiak parrez parre» kantuari umore giroko bertso ezagun bat erantsi izan zaio: «Quisiera ser alcalde Donostiyakua...».

Aurten ez. Pirata batzuek erabaki dugu nahikoa dela, agintari horiek ez duzuela merezi gure jai giroko bisita, guk eskainitako bizipoz horren truk hauek jaso ditugulako, gutxienez:

- Prezioak geroz eta garestiago, lur-espekulazioaren ondorioz (horrela, adibidez, gazteek alde egin beharko dute eta umerik ez da jaioko Donostian).

- Euskal Herrian xentimorik utziko ez duten hotel luxuzkoen eta gainerako turisten mesedetan, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa galaraztea (okerreko erabakiak hartu eta dimisiorik inortxok ere eman ez).

-Epeak behin ere betetzen ez dituzten herri lanak hasi, hasi, hasi... eta bukatu ez.

- Herritarrak patrikatik ordaindu beharreko zergak hauteskundeak pasa berritan igotzea (Culinary enpresa pribatuari beste opari bat egiteko edota Loiolako lurrak erosteko, geroago espekulatzeko izango direnak).

- Euskara eta euskaltzaleak zokoratzea (Laboa edo Txillardegi bezalako pertsonaiak, bazter ilun banatara kondenatuak) erdaldunen mesedetan.

- Zubietako zabortegiaren irregulartasunak eta legez kanpoko jokaerak isilpean pasatzen uztea...

Ikusi al duzue turismoak ehun urtean zer utzi duen Lapurdin? Herritarren aurretik, lehentasuna diruari ematen diozue den-denetan. Beraz, herritarra maite ez baduzue, ez zaitezte harritu herritarrak zuek arbuiatzea. Hurrengoan, zintzo jokatzen baduzue, ikusiko dugu zer egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.