Gizarte Antropologian doktorea

Abstentzioa

2024ko apirilaren 11
05:00
Entzun

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, oligarkiek eta familia aberatsek, Rothschild familiak, Rockefeller familiak eta beste batzuek, korporazio ezberdinetan interesak zeuzkatenek, Europar Batasun Ekonomikoa sortu zuten, gaur egun Europar Batasuna deitzen dena. EBren helburuetako bat zen Europako estatuak klub horren kide izatea. Hala, EBk ezarri zuen estatuek kudeaketa politikorako egitura bera izatea, sistema eragile bera izatea eta Europako biztanleria kontrolpean izatea.

Hori lortzeko, demokrazia ez-zuzena ezarri zuen, alderdi politikoak sortzea eta legeztatzea EBk kontrolatutako hauteskunde sistemarekin. Klub honen taktikak ezberdinak izan arren, helburu bat zeukan: Europako biztanleria menderatzea. Taktika horietako bat industrializazio bultzada izan zen, eta horrekin EBk lortu zuen landa-biztanleria hirietan soldatapeko sisteman bizitzea, eta utzitako landak aldundietatik EBren kontrolpera igarotzea. Landa-eremuko despopulazio horrekin, emakumeak soldatapeko lana izatera ere bultzatzen ziren, eta familia zabala soldatapeko sistemarekin suntsitzen hasi zen, familia nuklearra bihurtuz. EBk aurreikusitako industrializazio mugimendu honekin elikadura hornidura EBren eskuetan gelditzen da eta hirietako biztanleria kontrolatua.

Soldata-sistemak klana, familia zabala, seme-alabak hazteko sarea lapurtzen die emakumeei, eta hala, amatasuna uztera behartzen ditu, jaiotza-tasa gero eta baxuagoa izan dadin. Aurreikusitako industrializazio mugimendu horrekin, EBk populazioa kontrolatzea, jaiotza-tasa murriztea eta lurra korporazioen kontrol eta ustiapenaren menpe egotea lortzen du. Behin hirietan biztanle gehienak industria, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza suntsitzen hasi ziren, desagertzea zailduz.

Horrela, alderdi politikoak izan dira EBren helburua sustatu duten tresna, lehenik industrializazioa indartuz bere ondorio guztiekin, jaiotza-tasa barne, eta gero desindustrializazioa, industria, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza deuseztatzea bultzatuz.

Alderdi politikoek beste alde batera begiratzen dute medikamentu esperimentalak eragindako heriotzei buruz hitz egiten dugunean, EBren aginduak jaso ondoren, alderdi politiko horiek biztanleria injektatzera behartu baitzuten (OME). Alderdi politikoek beste alde batera begiratzen dute nekazaritza, abeltzaintza eta gure herrien suntsiketaz hitz egiten dugunean. Alderdi politikoek beste aldera begiratzen dute hegazkinek egunero fumigatzen gaituztenean pandemiaz geroztik, hodei zuriak zabalduz.

Alderdi politikoek Espainiako Estatua osatzen dute, eta Marokorekin adosten dute supermerkatu guztietan Marokoko produktuak saltzea, eta ustez kutsatutako produktuak izanik, herritarren osasuna arriskuan dago. Jolas zikin honek Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintza suntsitzen ditu eta makro-ustiategien eraikuntza sustatzen du, baita nekazaritza transgenikoa ere.

Gai horiek guztiak eta beste batzuk, hala nola Donostiako Culinary Centerraren gaia, herriaren jatorri komunitarioko lurzoru publikoa, Gros auzokoa, Donostiako Udalak Culinary Center enpresa pribatuari eskaintzen dio; berdegune hori Gros auzorako beharrezkoa denean finantzatzen du. Kontuan hartuta Culinary Center enpresaren eraikina aspalditik Donostiako Avelino Barriola pasealekuan kokatuta dagoela. Horrek erakusten du alderdi politikoek men egiten dietela enpresen eta korporazioen interesei legeak eta erraztasunak euren alde jarriz. Beraz, geure buruari galde diezaiokegu: zer jasotzen dute ordainetan alderdi politikoek? Espainiako hauteskundeetan parte hartzea herri honen suntsipena baieztatzea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.