Abertzaletasunetik independentismora

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Jendarte batek izan dezakeen helburu politiko bat utopiaren esparrutik posiblearen eremura igarotzen denean, helburu horren gertutasunaren seinale omen da, eta, ondorioz, jendarte horrek posible den horretaz gero eta sarriago hitz egingo du. Nire asmoa, hortaz, independentziaz hitz egitea da.

Zer egiten du diskurtso abertzaleak? Diskurtso abertzaleak, beste edozein diskurtso nazionalistak bezala, nazioa zedarritzen du, hau da, diskurtso abertzaleak naziokoa nor den eta nor ez den esaten du. Horrela, diskurtso abertzaleak naziokide izateko zer baldintza bete behar diren azaltzen du. Baldintza horiek, ezaguna den moduan, Sabino Aranakabertzaletasuna sortu zuenetik aldatuz joan dira. Lehenik,arraza zen naziokoa izatekobaldintza; gero, euskal kulturakoa izatea, eta beranduago, hizkuntza. Hirurogeigarren hamarkada bukaerarakoEuskal Herrian bizi eta lanegitea zen bete beharreko baldintza.

Baina diskurtso abertzaleak zertarako mugatzen du nazioa? Galdera horri erantzun egokia emateko, lehenik eta behin, naziotasuna zer motatako identitatea den argitu behar da. Naziotasuna edo identitate nazionala identitate politikoa da. Zergatik? Proposamen politikoen bidez jendartean eragin nahi duen subjektua izendatzen duelako. Beraz, diskurtso abertzaleak politikan eragin nahi duen pertsona multzoa mugatzen du. Zedarritze hori faktore objektiboekin (arraza, kultura, hizkuntza, historia…) egiten du, hau da, borondateaz kanpoko baldintzekin. Horrela, eta naziotasuna identitate politikoa dela onartuz gero, hizkuntza edo kulturarekin identitate hori mugatzeak adibidez, absurdoa izateaz gain, ez liguke identitate politiko bat emango, identitate linguistiko edokultural bat baizik. Naziotasuna borondateaz kanpoko faktoreekin mugatzeak borondatean oinarritzen den politikotasuna kentzen dio, eta, ondorioz,naziotasunak identitate politikoa izateari utziko lioke. Naziotasuna izateari utziko lioke,alegia.

Horrekin ez diot hizkuntzari garrantzirik kendu nahi,naziotasunaren eraikuntzan faktore/sinbolo sendoa izatean baitu bere indarra, ez naziotasuna determinatzean. Hizkuntzak identitate nazionala determinatzeak identitate esentzialista bat emango luke; naziotasunerako borondatea kontuan hartuko ez lukeelako. Asko sinplifikatuz, diskurtso abertzaleak kasu horretan ondorengoa esango liguke: Independentziaren alde egoteko, adibidez, euskara duena izan behar dela. Beraz, baldintza linguistiko, kultural… bat betetzeak derrigorrean helbu-ru politiko baten aldekobihurtzen zaituela aurresuposatzen dute diskurtso abertzaleek.

Diskurtso abertzaleak ehun urte pasa daramatza nazioa den subjektu politiko hori definitu nahian. Horretarako, gehienetan faktore/sinboloekin saiatu da mugatzen. Bistan denez, oraindik gurpil horretan gabiltza jira eta bira adostasunik lortu gabe. Diskurtso abertzaleak naziotasuna faktore objektiboetan oinarritzeak erresistentziarako estrategia bat dela uzten du agerian, ez helburu politikoak lortzeko estrategia. Hau da, hemen gaudela eta bagarela agerian jartzeko estrategia da. Baina diferentzia datu objektiboekin zedarritzeak ez du ahalbidetzen identitate politiko bat zabaltzen.Zergatik? Besteak beste, euskalduntasuna ulertzeko eta bizitzeko modu bat eta bakarra ez dagoelako. Hau da, identitate nazionala eraiki eta indartzeko pertsonak bezainbat bide dagoelako.

Subjektu politiko osoa datu objektibo bat(zu)ekin definitu nahi izatea denbora galtzea da. Denbora galtzea da subjektu politikoa zabaltzeari atakak jartzen dizkiolako. Beraz, helburu politikoak erdiesteari begira ez du balio. Ez du balio, zer garen azpimarratzen baitu, ez zer nahi dugun. Eta eustera bakarrik mugatzen den estrategia politikoak ez ditu sekulabere helburuak lortzen;helburu politikoak lortu ahal izateko, gure existentziabaieztatzetik haratago joan behar baikara. Hau da, izate, existitze hori zertarako nahi dugun azpimarratu behar dugu.

Diskurtso abertzalearen akatsa, antagonismoa euskal proiektu politikoaren (independentziaren) alde eta espainiar edo frantziar proiektu politikoaren alde leudekeenen artean oinarritu beharrean, faktore objektibo konkretu batzuk dituztenen eta ez dituztenen artean oinarritzea izan da.Antagonismoak euskal estatua nahi dutenen eta espainiar edo frantziar estatuan segitzearen alde leudekeenen artean egon beharko luke; ez kultura edo hizkuntza bat edo bestea dutenen artean.

Horrela, independentzia lortzeari begira eraginkorrak izan nahi badugu, nazioa deitzen diogun subjektu politikoak helburu politikoari begira, independentziarekin alegia, definitu behar du bere burua, ez faktore objektiboekin. Hala egiteak independentismoaren potentzialtasuna askatzea ahalbidetuko luke; independentista izateko aurrebaldintza bakarra horixe bera litzatekeelako, hots, independentzia nahi izatea,ez besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.