18.11.18 Irungo herri galdeketa

Elena Berazadi Larrea
2018ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?-Euskal estatu burujabe eta independentea.-Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barnean.

-Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.

Hauxe izango da datorren azaroaren 18an Hartu Hitza Elkarteak GED Herri Ekimenaren eskutikantolaturiko Herri Galdeketanirundar guztiei luzatuko dien galdera. Zalantzarik gabe, gaur egun pil-pilean dagoen gai baten inguruko galdeketa izango da gurea,eta irundar guztiek beraien iritzia emateko aukera izango dute. Lerro gutxitan idazten den azalpen hau hilabete askotako lanaren fruitua izan da. Otsailaren 17an Irunen herri galdeketa proposamena aurkeztu zenetik bide oparoa egin da: sinadurak bildu, galdera adostu, gizarteratze kanpaina handia abiatu...

Galdeketa prestatzearenprozesu guztiairundar askoren artean burutu dugu. Asko eta ezberdinak. Askotarikoak eta elkarrekin. Adostasunez.

Irungo gizartearen ezaugarrietako bat aniztasuna da. Emakume eta gizon asko izan gara Irunera bizitzera etorri ginenaketa Irunen egin dugu gure bizi proiektua. Era berean, duela urte asko milaka jendeEbroz beste aldetik etorri zen, eta gaur egun mundu osotik. Irun harrera hiria da.

Jakitun gara gure hirian pentsatzeko era ezberdinak daudela etorkizun politikoari buruz, baina bada garaia denon artean erabakitzeko. Demokratikoki. Errespetuz.

Konbentziturik baikaudeIrunen egingo den galdeketak on besterik ez diola ekarriko gure jendarteari: erabakitzeko eskubidea gizarteratzen duelako, etorkizun politikoari buruz eztabaidatzeko aukera ematen digulako, norberaren iritzia ematea inportantea dela sentiarazten digulako eta elkarbizitza erreztuko digulako. Eta hori egitera goaz azaroaren 18an Irunen egingo dugun herri galdeketarekin.

Galdeketa sinbolikoa da, ez da loteslea, baina hitza hartzeak duen garrantziarekin etorkizunari determinazioz begiratzen diogu.

Etorriko dira urrats berriak. Ekarriko ditugu!

Hautetsontziak prestaturik daude,Irungo 14 auzotan 16 bozka-leku jarriko dira. 300 bolonturio pasatxo ari dira dena atontzen azaroaren 18rako. Indar eragile izugarria martxan jarri da. Anakan, Arbesen, Artian, Behobian, Oinaurren, Erdigunean , Dunboan, Elitxu-Lapitzen, Larreaundin, Vega de Eguzkizan,Aldezaharran, Pinar-Anzaranen, San Miguelen, Santiago-Beraunen eta Landetxan sortu dira galdeketaren aldeko taldeak eta auzokideak prestatzen ari dira auzo bakoitzeko bozka-lekuak. Zinezko auzolana.

Hamasei bozka-lekuhauetaz gain, hamazazpigarrena ere eratu da: bozka aurreratuarena. Izan ere, azaroaren 18an arrazoi bat edo beste dela eta bozkatu ezin dutenek, azaroaren 16ra arte bozka emateko aukera izango dute Hartu Hitza elkartearen egoitzan.

Beraz,lerro hauetatik irundar guztiakgonbidatzen ditugu Irungo herri galdeketan parte hartzera eta gureetorkizun politikoari buruzko iritzia ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.