Igande goiza da, 2025eko martxoaren 2a. Oraintxe esnatu zara, 11:08, alarmarik gabe. Neskaren Whatsapp bat daukazu: «hola ander pixkat baju nago ta ez naiz joango tolosara». «Bale guapa lasai ez kezkatu kuadrillakoekin joango naiz animo». Hobeto kasik, nahiago kuadrillakoekin, ez duzu ibili behar egiten duzuna, edaten duzuna, esaten duzuna zaintzen. Beldur handia ematen dizu berak zurekin mozteak, eta ez dizkiozu horretarako arrazoiak eman nahi.
Kuadrillakoak badoaz eta haiekin aterako zara, eskerrak, bestela ez zinateke inorekin aterako. Zenbat lagun dauzkazu kuadrillatik kanpo? Zenbat jenderekin geratu ahalko zinateke ez bazeneuka harreman instituzionalizaturik (kuadrilla/bikotea/familia/lana)? Kuadrillako zenbati komentatuko zenizkioke nobiari komentatzen dizkiozun zure mierda denak, benetan kezkatzen zaituzten gauzak? Norekin komentatu ahalko zenuke burusoil ez geratzeko pastillak hartzen hasi zarela? Nori esan ahalko zenioke neskarekin haserretuko bazina? Zure nobiak ez dizkizu zuri kontatzen bere arazorik handienak. Beharbada haietako bat zu zarelako, hori ere pentsatu izan duzu. Badakizu zu ez zarela inoiz ausartuko zure nobia zuretzat dena izatera zu berarentzat. Badakizu sakonean koldar bat zarela eta horrek depresioa sortzen dizu.
Tira, orain horrek berdin du, ahaztu hori, zer jantziko duzu? Pirata jantzi behar zenuen nobiak esan zizulako Indioarena gaizki dagoela. Ez zaude ados baina ez zenuen eztabaidatu nahi. «E tu, zuek zertaz zoazte?». «De pavita». Askoz hobeto. Bazkaldu duzu eta ispilu aurrean zaude. Ez duzu hainbeste denbora ere pasa: peluka rubio bat, soineko bat, ezpainetako gorria eta bi globo bularretarako. Ze erraza neska izatea. Bazoazte Tolosara trenean. Gaur oso ondo pasako duzue.
Grazia handia egiten dizu kuadrillakoei begiratzeak, talde hori ikusteak, zu talde horren parte izateak. Mozorrotzea ez da janztea eta zu izatea, mozorrotzea da beste norbait izatea osorik. Neska izatea egun batez, nesken gauzak egitea. Mozorrotzea identitarioa da. Zortzi neska behin-behineko dauzkazu ondoan, eta horrek botere handia ematen dizue denei, neskak bezala trata dezakezue elkar. Neskekin egin ezin dituzunak egin ditzakezu behin-behineko neskekin.
Mozkor samar zaudete dagoeneko. Taberna baten kanpoan zaudete, piti bat erretzen, oinak gurutzatuta, egin dezaten gustatzen zaizuen bezala. Guarra, zikina, lizuna izan behar duzu, puta bat. Umiliatzen bazara umiliatzen dituzu. Aitorrengana joan zara, lau hankatan jarri eta oihu egin diozu. Follame duro, zure puta naiz, sartu ipurditik, osorik jango dizut. Titietako puxika bat hartu dizu eta txupatzen hasi da. Bi eskuekin estutu du, fuerte, oso fuerte, lehertu arte. Oxala hori benetako titi batekin egin ahalko bazenu, lehertu arte estutu. Min eman dezala, sustoa har dezala leherketan.
Zuk ez diozu inoiz inori minik eman, e! Hori ez, ez duzu egin eta ez duzu egingo. Horretan pentsatzen masturbatu izan zara, besterik gabe. Ezer txarra egiten ez duzun bitartean ondo, ala? Ez da ezer gertatzen, beste globo bat atera poltsikotik, puztu, eta kito, eginda. Ipurdian zapla bat eta tabernara berriz.
Bueltako trenean zoazte. Ez du ia inork ligatu, zuk ez behintzat. Nobiaren etxera joan nahiko zenuke eta bere ohean sartu, larrutan egin. Zuen artean komentatzen aritu zareten gauzak egingo zenizkioke, orain, goizaldeko bostetan. Idatzi egin diozu badaezpada. «Txurri, esna?».
Iritsi da trena herrira. Neskak ez du mezua ikusi (edo ignoratu egin du). Tinbrea jotzea pentsatu duzu, baina ez, etxera joango zara. Ohean etzan eta bideo bat jarri duzu, chinita violación. Soinekoa kendu gabe masturbatu zara eta sabelera korritu. Lo hartu duzu zuzenean, garbitu gabe. Garbituko ditu amak izarak bihar.