Pauline Guelle.
ARKUPEAN

Estatutik

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun

Ipar Euskal Herrian Frantses estatutik parte hartzeko bi mugimendutatik deituak izan gara azken hilabetean. Batetik, erretreten erreformaren aurkako manifestaldi eta grebak antolatzen ari dira Hexagonoan. Bestalde, Poitou-Charentes eskualdeko Sainte-Soline herrian ur erreserba erraldoien proiektua borrokatzeko deialdia jaso genuen. Bi borroka, bi eredu. Baina biak Estatuaren barneko konfliktoak adierazteko. Hala ere, bi proiektuen alde unibertsala azpimarratzen ahal genuke. Erretreten erreforma, eskubide sozialen aurkako eraso bezala irakurtzen ahal dugu. Gure mundu globalizatuan prekaritatearen joera Estatu liberal eta kapitalistek kontrolatzen dutelako. Ur erreserben kontrako mobilizazioak ingurumen krisiari lotzen ahal ditugu. Jakinez arazo global baten parte dela kontu hau eta laborantza ereduei estuki lotua den gaia dugula.

Erretreten erreformak, besteak beste, erretretako adina gibelatu nahi du. Bizi osoan kotizatzen duen jendeari urteak lanean janez. Frantses estatuko gobernu eskuin-liberalaren beste adierazpen bat dugu hau. Hala ere, azken urteetan anitz mobilizatu duen gaia dugu. Erreforma ez baita orain hasi, 2019ko abendutik eta 2020ko otsaila arte mobilizazioak izan zirelako. Aurten, erretreten erreforma pasarazteko, gobernuak gehiengorik ez du. Aldiz, astero karrikak betetzen kontrako protestantez. Hori ez balitz aski, eskuin kontserbadoreak ere erreforma honetarik ez da nahi.

Orduan frantses konstituzioaren 49.3 artikulua erabiltzeko zailtasunak ikusten dituzte. Artikulu honek aukera ematen dio gobernuari bere erantzukizuna engaiatzeko testu batean parlamentuaren aitzinean. Konkretuki, Parlamentuaren 1/10ek zentsura mozioa onartu behar dute. Ondoren Parlamentuaren gehiengoa eskuratu behar du mozioak. Mozioa ez bada onartua, testua baieztatua da. Hori dena, Parlamentuaren gehiengoa eskuratu gabe. Konparazione, Manuel Valls-en gobernuak engaiatu zuen bere erantzukizuna lan legea pasarazteko. Kasu honetan ere, mobilizazioek bortxatu zuten gobernuaren indarkeria Parlamentuan. Erretreten erreforma, parte handiz, Parlamentuan jokatzen da nahiz eta mobilizazio sindikalek sostengatzen duten borroka hau.

Ur erreserba erraldoien aurkako mugimendua beste logika batetik dator. ZAD babestu beharreko guneen mundutik hurbil diren militanteek bultzatzen dute. Alde batetik proiektu erraldoi eta suntsitzaileen kontrako aspektutik lantzen den gaia dugu. Laborantza lurren esplotazioaren angelutik, ur erreserben zentzugabekeria azaltzen dute. Kapitalismoa hazteko eraikitako ur erreserba horiek, hankaz gora doan mundu liberalaren adierazle. Alimaleko arto eta zereal pentzeen ureztatzeko egindako putzuek laborantza industriala elikatzen dute.

Lurrak ez suntsitzea, beraz, lurra berreskuratu nahi dutenek babesten dute. Hots, ingurumenaren aldeko elkarteak, laborarien sindikatuak edota okupa mugimenduan ibiltzen diren jendeek. Eginmoldeak arrunt desberdintzen dira erretreten erreformari lotutako mugimendutik. Sare amankomunen bidez herri galdeketak, petizioak edota lumenak baliatzen dira. Mobilizazio egunetan ekintza zuzena goraipatzen duten taldeek ikusgarritasuna eta poliziaren kontrako borroka uneak sortzen dituzte. Beti ikusgarritasuna ezohiko gertakarien bidez lortzen da. Sainte-Solinen gertatu azken manifestaldian konparazione ur erreserben ponpa erraldoi bat moztu eta manifestaldira ekarri zuten.

Borroka eredu batzuk gurean garatzeko asmoz, anitzetan Estatuari begira jartzen gara. Borroken arteko elkartasunak elikatzen gaitu, baina kontziente ote gara gure Herrian ditugun erronkez, eta nola borroka nahi ditugun?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.