Kataluniako Parlamentuko bozketaren ondoren gertatu dena gertatu eta gero, itxura guztien arabera, etortzear dago alderdi sozialistaren amaiera, guk eta zuek ere trantsizioaz geroztik izan dugun horrexena. Ez sozialismoaren beraren amaiera, ezta gutxiagorik ere. Ez eta PSCren, edo are PSPV zaharraren, espiritua izan zenaren amaiera. Ez. Alderdi sozialistaren eredu horren amaieraz ari naiz, amaitzear baitago ikararen ikaraz. Formak, agintzeko modua, nagusikeriaren eskakizuna, mugituz gero argazkitik kanpo geratzea, eta halako kontuak amaitu dira guztiak. Kataluniako subiranotasunak ez dio utzi mugak hausteari, eta oraingo hauxe, PSOE izan zena amaitzea, orain arteko delikatuena eta garrantzitsuena da aldi berean.
Espainia, askorentzat hain erosoa izan zen estatu hori, PSOEtik sortu zen. PSOEk egin zuen. PP, neofrankistek, eta ez dira inor erakartzeko gauza. Gogait eragiten dute. Sozialistek, ez. Sozialistek jakin zuten aldi batean itxura modernoa, plurala, dinamikoa eta erakargarria ematen. Baina jada ez dute gehiagorako ematen.
Ez da sinestekoa Pere Navarro zer lortzen ari den. Ez da gauza bozketa irabazteko, baina hainbesteko kaltea egin dio bere alderdiari, zerrendak berak ere ikara ematen baitu. Hiru diputatu, egozteko zorian. Probintziako alkate batek utzi egin dio diputatu izateari. Gobernuko hainbat kidek utzi egin dute zuzendaritza organoa. Eta Kataluniako sozialismoko hainbat izen handik jendaurrean eskatu dute, azkenean, sortzeko beste alderdi sozialista bat. Librea.
Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina ez naiz oker ibiliko iragarriz gero Kataluniako sozialismoaren zati handi bat independentziaren bidezidorretik abiatua dela; orain, jada, inolako oztoporik gabe. Eta atzo militante ezagun batek esan zidanez: «Har bitza siglak beretzat Perek; guk, azaroaren 9an, botoak lortu nahi ditugu».
Enbaxada bila
Amaiera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu