Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Alerta

2015eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Baineran sartuta zaude, ur berotan geldi-geldi, egoera ustez idiliko batean. Baina pixkanaka, oharkabean, ura hozten ari da, nahiz apenas sentitzen duzun aldaketarik. Bat-batean, ordea, hotzez zaude. Baineran agondurik, ez duzu ur beroaren txorrota irekiko? Baina ez da aski: bainerako tapoia ez da guztiz hermetikoa, ontziak ura galtzen du. Pixkanaka, oharkabean. Berriro zabaldu beharko duzu txorrota…

Baineraren irudia euskararen auzira ekarrita —Nafarroako eremu euskalduneko egunotako datuetara, kasu—,metafora esaten ari zaigu jardun beharra daukagula ur txorrotari eragin eta eragin adierazkortasunaren beroa etengabe suspertzeko, euskararen erabilerak isurbidetik galtzen duen ura txorrotetik berritzeko eta, ahal bada, ugaritzeko.

«Eremu euskalduna» esaten dugu, bainera hori iragazgaitza balitz bezala.Terminologiatik hasita gabiltza oker: erdaren presentzia handiagoa da han-hemengo euskal hiztun gehienon begi-belarrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.