martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Aitari tronua lapurtu zion erregea

2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Txitxardinak neguero bezala gure kostaldera, otsailaren 23ro agertzen da gure agenda informatiboraO-23ko ipuina, beti hitz eta adierazpen potoloz osatua.

Antonio Tejero Guardia Zibileko teniente koronelak aurpegia jarri zion sasi estatu-kolpearen urteurrena baliatzen dute Juan Carlos Borboikoaren aurpegia garbitzeko, nahiz azken urte honetan oso zaila jarri dien bere aldeko ezer esatea. Berdin die, gero eta garbigarri gogorragoa erabiltzen dute. Demokrazia salbatu zuela, hark egindako ahaleginari esker ez garela bizi oraindik diktadura batean, estatu gizonaren papera jokatu zuela... urtero errepikatzen dira.

Jar gaitezen benetako estatu kolpe bat izan zen teorian, zer egingo zukeen Borboikoak lau lurralde militarretako kapitain jeneralek bat egin balute kolpearekin? Horren demokrata izanda, aurre egingo zien, ihes egingo zuen Espainiatik kolpearen aurka zegoela adieraziz, edo errege izaten segituko zukeen kolpisten diktadura berrian?

Juan Carlos Borboikoak bere aitarekin egin zuena errege batek egin lezakeen gauzarik itsusiena izan zen: bere aitari tronua lapurtu. Ezaguna da oso txarra zela Franco diktadorearen eta Juan Carlosen aita Juan Borboikoaren arteko harremana. Francok ez zuen sekula Juan Borboikoa nahi izan Espainiako errege izateko, eta Juan Carlos semeari eskaini zion errege izatea. Juan Carlosek, eskaintzari uko egin beharrean, ez zuen batere arazorik eduki diktadorearen asmoa beteta errege izateko; nahiz Juan aita, borboitarren dinastiaren ondorengo legitimoa, erregetza gabe utzi.

Geroztik egin dituen guztiek hor daukate sorburua, ikusi baitzuen inork ez ziola etorkizunean mugarik jarriko, zaila delako errege batek hori baino itsuskeria handiagoa egitea. Historikoa da PSOEk monarkiak indarrean segitzearekin daukan ardura, bere esku egon delako, eta dagoelako, eustea edo aldaketarako bidea egitea.

Leku ederrean utzi ditu Juan Carlos Borboikoak monarkiazaleak ez baina juancarlistak zirela esaten zuten ezkertiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.