martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Agiria baino gehiago?

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Ostiralean Bartzelonan Herrialde Katalanetako, Euskal Herriko eta Galiziako alderdi independentziazaleek aurkeztutako adierazpenaren edukiak berak baino indar handiagoa dauka nire ustez, Vicent, sinadura jarri duten alderdiek hainbat ekinbide elkarrekin aurrera eramateko adierazi duten asmoak. Alegia, ez luketela nahi herenegungoa beste agiri bat izatea, ondorengo urratsik gabekoa eta hegalaldi laburrekoa.

Adierazpenaren edukiak —autodeterminazioa, demokrazia eta bakea, preso eta erbesteratu politikoen itzulera, askatasuna eta gizarte politikak— nola edo hala adieraziak zeuzkaten alderdi horiek lehenagotik, nork bere aldetik. Garrantzitsua da, baina, denek agiri berean esatea, beste pisu bat eta, ondorioz, beste hedapen bat daukalako. Ikusi besterik ez dago herenegun eta atzo komunikabideetan edukitako oihartzuna.

Euskal Herrian azken hamarkadan egondako urrats garrantzitsu bakoitzaren aurretik hainbat eragileren artean adostu eta sinatutako agiriak egon dira, desberdinen artean oinarrizko akordioetara iristeko ahalmenaren erakusle. Agiri eta akordio haietan alde bakoitzak jakin zuen, norberaren apetak baztertuz, ezinbestekoa zena adosten, eta horrek erraztu egin zituen ondorengo urratsak, ETAren bukaera barne.

Euskal Herritik kanpoko alderdiekin egindako akordioak ez dira horren emankorrak izan, borondate adierazpenak izan baitziren, ia batere ondoriorik gabekoak. Zer ondorio eraginkor izan zituen 1998an EAJk, CiUk eta BNGk sinatutako agiriak? Jaio bezain fite gelditu zen egitasmo hura.

Ostiraleko akordioan ez dago EAJ, besteak beste, agiriak «Espainiako Estatuaren gaur egungo errealitatearen ikuspegi ezkorra» ematen duelako. Lan handia hartu beharko dute jeltzaleek estatuaren ikuspegi ez-ezkorra emateko aukera eskainiko duten osagai politikoak topatzeko; inoizko jarrerarik ankerrenean ari direlako estatu botereak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.