Badok atariaren hamabosgarren urteurrena dela-eta Gure Musika Fauna egitasmoan parte hartu duten musikarietako hiru dira Miren Narbaiza Mice, Amets Aranguren (Ibil Bedi) eta Odei Barroso Ødei. Fauna askotarikoa da, bizia, zentrokoa, ertzetakoa, ibilian dabilena, kantaria, baina aldika eta esparruka oztopoak jarri eta goroldioa biltzen zaiona. Aniztasuna, estiloen ugaritasuna, generoa, lurraldetasuna, mainstream-a eta ertzak, kultur kudeaketak eta beste hainbat kontu izan dituzte hizpide erreportaje honetan, eta gure musika faunaren marrazki bat zedarritu dute zer-nolakoa den azalduz.
Fauna kantari ari da
Gure Musika Fauna proiektuari tiraka, izen bereko dokumentala ekoitzi du BERRIAko ikus-entzunezko lantaldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu