Finalizado

Horrela kontatu du BERRIAk zentsura mozioaren bozketa

Asiron aginte makilarekin, Iruñeko udaletxeko balkoian. JESUS DIGES / EFE
Asiron aginte makilarekin, Iruñeko udaletxeko balkoian. JESUS DIGES / EFE
Gurutze Izagirre Intxauspe - Mikel P. Ansa
2023ko abenduaren 28a
09:00

Ahoz gora eman dute zentsura mozioaren botoa zinegotziek, eta Joseba Asiron EH Bilduko hautagaia aukeratu dute, EH Bilduko, PSNko, Geroa Baiko eta Zurekin-eko zinegotzien aldeko botoekin. UPNko bederatzi zinegotziek eta PPko biek eman dute kontrako botoa.

 

azken momentuan

Laburpen bideoa

 

Asiron eta Mauleon, kanpoan

 

Ibarrolak «etika falta» egotzi die zentsura mozioa babesu dutenei

Ibarrolak agerraldia egin du osoko bilkuraren ostean. Asironi zilegitasuna aitortu arren, «etika falta» egotzi dio. Alderdi Sozialistarenak Iruñean egin duela ere esan du.

Ibarrolak ukatu egin die sinesgarritasuna zentsura mozioa babestu dutenei. Politika egiteko bi modu daudela esan du: edo «egia lehenetsiz», edo «bulegokoa, besteek agindutakoa».

«Ez nintzateke sekula alkate izango EH Bilduren babesarekin, nahiago dut eskailerak garbitu» esan du Ibarrolak, agerraldia amaitzerako.

 

Udaletxeko balkoira atera da Asiron

Iruñeko udaletxeko plaza jendez gainezka dago, eta haiek agurtzera atera da Joseba Asiron gobernu taldearekin batera udaletxeko balkoira, aginte makila eskuan.

 

Alkatearen tokia hartu du Asironek

Bilkura amaitu aurretik, Joseba Asironek denak agurtu ditu alkate gisa, eta eskerrak eman dizkie gehiengo hori posible egin zuten herritarrei eta babesa eman dieten alderdiei.

Hiru zutabetan eraiki nahi du legealdia: kontsentsuak bilatu nahi ditu, diferente pentsatzen dutenekiko errespetua sustatu nahi du eta bizikidetzarekiko konpromisoa berretsi du.

Guztiei urte berri ona opaz amaitu du hitzartzea.

 

Ospakizuna kalean

 

Asironek hartu du aginte makila

«Hitza ematen dut fideltasunez beteko ditudala alkatetzaren karguak dakartzan betebeharrak eta arauak beteko eta betearaziko ditudala». Asironek hitz horiek esan ostean eman dio Koldo Martinezek aginte makila Joseba Asironi, ondoren elkar besarkatu dute.

Zentsura mozioa onartu dute; Asironek hartuko du aginte makila

Bozketa egin berri dute. 26ek eman dute boza, 15 alde eta 11 kontra. Zentsura mozioa onartu dute eta Joseba Asironek Iruñeko Udaleko aginte makila hartuko du.

 

«Agur UPN»

 

Hasi da bozketa

Ahoz gora ari dira botoa ematen zinegotziak.

Mauleonek «historikotzat» jo du eguna

Zurekin Nafarroako Txema Mauleonek «historikotzat» jo du eguna. Eskuinari egotzi dio diskurtso sinplistak egitea irtenbide konplexuak behar diren tokian. Ezberdin pentsatzen dutenak aintzat hartzea, tolerantziaren alde egitea, eta dibertsitatea balio aberasgarri gisa hartzea defendatu du.

Eremu ideologiko ezberdinetan egon arren, eskuineko alderdiak demokratikoak direla ez duela zalantzarik izan esan du, «irainekin tolerantzia eta demokraziaren alde egiten ari diren edo kontrakoa egiten ari diren pentsatzeko» esan die.

Eskua luzatu die elkarlanerako, denek ordezkatzen dituztelako Iruñea eta iruindarrak.

Geroa Baik bizikidetzaren aldeko mezua eman du

Geroa Baiko Mikel Armendarizek bizikidetzaren aldeko mezua eman du. Iruñeak aurrera begira jarri behar duela esan du, «sei hilabeteko blokeoari aurre egiteko». UPNk hiria «blokeatu» duelakoan dago, ekainaren 17an ere egin zitekeela esan du, baina orduan batzuk ez zirela ausartu.

Politika jasangarriak, justizia soziala eta bizikidetza sustatu nahi dituztela esan du.

UPNri eta PPri eskua luzatu die, elkarlanerako.

 

Garcia Adanerok biktimak erabili ditu

Carlos Garcia Adanerok biktimak erabili ditu zentsura mozioa aurkeztu dutenen aurka.

 

PSNk berretsi du akordioa Iruñera mugatzen dela

PSNk Ibarrolari egotzi dio udala blokeatuta edukitzea. Ez direla udal gobernuan sartuko, akordioa Iruñera mugatzen dela, eta hiriaren aldaketarako motore izaten segituko dutela.

Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.