GAKOAK

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batera jauzi dokumentua izen bereko dinamikaren fruitua da. Honako baldintzak zehazten dituzte euskararen erabileran jauzi bat egite aldera:

Mugimendu plurala. Jarri duten lehen baldintza da mugimendu euskaltzale plural eta sendoak eragiletza lan eraldatzailea egitea: komunitatean.

Sare sendoak. Harreman eta sare sendoak irudikatu dituzte askotariko eragile eta mugimenduen artean. Bide horretan, hizkuntzarekin lotutako minak eta gatazkak lantzeko mekanismoak ere behar dira.

Iruditeria eguneratuak. Euskaldun eta euskaltzale izateko iruditeria eta identitate kolektibo eguneratuak behar dira: askotarikoak, inklusiboak...

Eredu unibertsal bat. Euskal hiztunak sortzeko eredu unibertsal bat behar da, hiru bidetan: hezkuntza arautua, euskaltegiak, sozializazio komunitario antolatua. Doakoa irudikatu dute, malgua, eraginkorra.

Instituzioekin ere bai. Akordio soziopolitiko eta instituzional berriak irudikatu dituzte, aro berriaren erronkei erantzuteko egokiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.