IZURRIA AFRIKAN

Otiak Nigeria ere hartu du

Afrika mendebaldeko soro eta larreak erabat soilduta utzi ditu oti izurriak, eta, horren kontrako neurririk hartu ezean, Pakistanera eta Afganistanera ere irits daitekeela ohartarazi du Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak

DONOSTIA
2004ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Hamabost zentimetro eskas ditu otiak, eta ez da batere oldarkorra, baina taldean kalte handiak eragin ditzake. Afrikan ondo dakite hori. Aurten, Sahelgo eta Afrikako ipar-mendebaldeko lurrak erabat soilduta utzi ditu otien izurriak hilabete gutxian, eta Nigeria iparraldera ere iritsi dira dagoeneko oti taldeak, FAO Ekikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak atzo jakinarazi zuenez. Afrikak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak nazioartearen laguntza eskatu dute, izurria geldiarazi ahal izateko.

«Etxalde osoak suntsitu dituzte», esan du asteon Nigeriako Gobernuak. Mauritanian, uztaren %80 jan du otiak, eta berdin, Nigerren, Malin, Senegalen, Gambian eta Txaden ere.Mauritaniaren kasuan, Nuakchot hiribururaino ere iritsi da oti izurritea. Han, soroez gain, hiriko kirolguneko zelaia ere jan dute intsektuek, hango agintariek jakinarazi dutenez. «Bi orduan, ni izan ezik, dena jan dute». Nuakchoteko bizilagun batek hedabideei mauritaniarrei egindako adierazpenak ziren horiek. Tokian tokiko gobernuak airez saiatu dira otia akabatzen, baina orain arteko ahalegin guztiak antzuak izan dira. Astebetez jardun dute, esate baterako, Sokotoko lur sailak fumigatzen. «Ezertarako ez». Lur sail handiak soildu ditu otiak, eta jateko gabe utzi ditu milaka herritar. Mauritaniako Gobernua, esaterako, hegazkinetatik jana botatzea aztertzen ari da, herritarrak elikatzeko.FAOren arabera, 1987. urteaz geroztiko oti izurririk larriena izaten ari da aurtengoa. Izurria Sudango mendebaldean hasi zen, eta bi urteren buruan, Erromara eta Indiara ere iritsi zen otia. Indian, esaterako, izurria gogorra. Erroman bost hilabete behar izan zituzten izurria amaitzeko. Guztira, 600 milioi euro inguru baliatu zituzten horretarako.

Baldintza egokiak

Tenperatura baldintza egokietan, azkar ugaltzen da oso otia. Oti hodeiek aurrean harrapatzen duten oro jaten dute gero. Izan ere, oti batek pisatzen duen adina jaten du egunean, eta, horretarako, ibili luzeak egiten ditu. FAO erakundearen arabera, behar duena lortzeko egunero-egunero 130 kilometroko egiteko gai da otia. Taldean egiten du aurrera, gainera, eta oti hodei handiak sortzen dira. Datu bat: kilometro koadro batean 80 milioi intsektu sartzen dira.

Taldean, indar suntsitzaile handia du otiak. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile talde baten arabera, multzoan eszitatu egiten dira otiak. Atzeko hanketako iletxoetan sortzen da kitzikatze hori, eta horrexek bihurtzen ditu, hainzuzen ere, horrensuntsitzaile.Saharako basamortuan jartzen dituzte arrautzak otiek. Haizeak iparralderantz eramaten ditu kumeak udazkenean, eta hegoalderantz udan. Hiru urteko lehorte izan ostean, iaz euria bota zuen Afrika iparraldean. Erruz bota zuen euria, eta giro epela egin zuen egun askoan.Baldintza haietan, otia azkar ugaldu zen, eta hark «izurri biblikoaren» tamaina hartu zuen, World Vision gobernuz kanpoko erakundearen arabera.Oti izurri horrek, udazkenean, Maroko hegoaldeko eta Aljeriako larre eta soroak suntsitu zituen. Udarako oti hodeiekhegoalderantz jo zuten, Sahel eskualdeko herrietarantz. Izurritea zetorkiela ikusita, Mauritaniak, Malik, Nigerrek eta Gambiakalerta egoera ezarri zutenorduan, etalaguntzeko eskatu zioten nazioarteari. Izurria geldiarazi eta otiak Afrika mendebaldera sartzea eragozteko, 47 milioi euro inguru beharko zirela esan zuen orduan FAOk. Abuzturen hasieran, Europako Batasunak, AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Hego Koreakzazpi milioi dolar inguru eman zituzten, eta aurrerago beste zortzi emango zituztela agindu zuten. Mauritaniako Gobernuak, bestalde,16milio euro gehiago eskatu zituen. Diruaz gain, otia fumigatu ahal izateko hegazkin bat eta640.000 litro pestizida ere eskatu zituen Nekazaritza Ministerioak. Azkeneko asteetan, Mauritania eta Senegal ari dira otiaren erasorik gogorrena pairatzen. Izan ere, otiak iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen ari dira. Zeharkaldi horretan, basamortu bihurtu dituzte berdegune guztiak. Izurriak hartu duen tamaina ikustia, diru laguntza handiagoak eskatu zituen herenegun FAOk. Jacques Diouf erakunde horretako zuzendariaren arabera, 82 milio euro inguru beharko lirateke oti hodeiak fumigatueta izurria gehiago zabaltzea eragozteko. Diru hori lortu ezean, 1987-89ko izurritearen modukoa gerta daitekeela ohartarazi zuenDioufek. Orduko hartan, Afrikatik Europaraino eta Indiaraino iritsi ziren otiak. Neurriak hartu ezean, otiak, Afrikako kontinentea zeharkatu eta laster Afganistaneraino edo Pakistaneraino iristeko moduan dela esan zuen Dioufek. Izan ere, otiak inoiz hartu ez dituen lurrak ere hartu ditu aurten, FAOren arabera. Hala, Cabo Verdeko uharteetako hondartzetan ere aurkitu dituzte oti taldeak, abuztuan. Hilda ere asko agertu dira hondartza horietan.Hil honetan hamar egunez Mauritanian eta Senegalen egindako fumigazio lanen berri ere eman zuen bide batez FAOko zuzendariak. Mauritanian, 6.029 hektarea fumigatu zituztela esan zuen, eta Senegalen,berriz, 16 mila hektarea baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.