Ugalketa Teknologia Berriak
Giza enbrioiak klonatzeko baimena eman du Erresuma Batuak, bigarrengoz
Erresuma Batuko Giza Ernalkuntza eta Enbriologiarako Agintaritzak giza enbrioiak klonatzeko baimena eman dio Ian Wilmut zientzialariari. Wilmut Londreseko King College Zientzia Institutuko zuzendaria da, eta bera izan zen Dolly ardiaren sortzailea. Klonatutako enbrioietatik lortutako zelula amak Alzheimerren gaitza eta Parkinsonen gaitza sendatzeko erabiliko ditu, besteak beste.
Iragan abuztuaren 23an Erresuma Batuko Giza Ernalkuntza eta Enbriologiarako Agintaritzak giza enbrioiak klonatzeko baimena eman zion Newcastleko Unibertsitateko zientzialari talde bati. Wilmut giza enbrioiak klonatzeko baimena lortzen duen bigarren zientzialaria da, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu