Saturnoko ilargiaren atmosferan dabiltzan haizeen abiadura neurtu dute, azkenean, astronomoek, hasieran datuak betiko galduak zirela pentsatu arren. Izan ere, Huygens zundako tresna batek neurtu behar zituen haizeok, urtarrilaren 14an ilargiaren atmosferan sartu eta satelitean lurreratzean. Huygensek bilduriko datuak ez ziren inoiz heldu Lurrera, misioaren kontrolatzaileek informazioa transmititzeko bi bideetako bat piztea ahaztu zutelako. Edonola ere, Lurretik Huygensen jaitsiera behatu zuten astronomoek bilduriko datuekin ikusi ahal izan da haizeek zundaren ibilbidean izandako eragina: 150 kilometroko altueran 400 kilometro orduko haizeek jo zuten zunda. 80 eta 60 kilometroko tartean, berriz, haize aldakorrek bultzatu zuten.
ASTRONOMIA. ESPAZIOA
Berreskuratu dituzte Titan ilargiko haizearen datu galduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu