171 milioi umek oso baldintza arriskutsuetan egiten dute lan

Munduan ehunka milioi ume muturreko pobrezian bizi dira, baztertuta; «haurtzaro bako haurrak» dira

DONOSTIA
2005eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ehunkamilioi ume bazter utzita daude munduan, Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak ohartarazi duenez. «Ikusten ez diren haurrak» dira, nahiz horietatik dozenaka milioi adingabe kalean bizi diren, babes eta aterperik gabe. Bazterketa eta era guztietako gehiegikeriak jasaten dituzte,askoez direlako existitu ere egiten ofizialki. «Garatzeko bidean diren herrialdeetan», umeen erdiak erregistratzen dira bakarrik. 50 milioi ume ez dira existitzen.

Haurren egoera 2006: baztertuak eta ikusezinak izeneko txostena argitaratu zuen atzo Unicefek. Urteroko txostena da hori, baina aurtengoak badu berezitasun bat. Orain artekoetan gai jakin bat landu dute: hiesa, nesken eskolatzea, haurren elikadura...Horietan NBEk hitzartutako helburuak hartu izan dituzte kontuan, urtetik urtera egin diren urratsakneurtzeko. Azken txosten hau, baina, orain arte onurarik igarri ez duten umeei eskaini diete, «ikusezinei». Ume eskolagabeak dira, osasun zerbitzurik jasotzen ez dutenak eta haurren babeserako programetatik kanpo gelditzen direnak.

«Ahalegin handia egiten ari gara ume horien oinarrizko beharrei erantzuteko, baina urtero milioika ume hiltzen dira oraindik», dio Ann Veneman Unicefeko zuzendari eragileak, hitzaurrean. Haren arabera, egungo joera mantenduz gero, 5 urtez beherako 8,7 milioi ume hilko dira 2015. urterako. «Ezinezkoa da garapen iraunkorra lortzea ume pobreenak zokoratzen badira», ohartarazi du.

Datu larriak azaleratu dituzte beste behin. Munduan, dozenakamilioi ume kalean bizi dira, eta milioi bat inguru atxilotze guneetan. Horietako asko indarkeriaren eta sexu abusuen biktima dira. Asko, gainera, umezurtzak dira, eta pederastia, pornografia eta haur trafiko sareetan jausteko arrisku handiagoa dute gurasoekin bizi direnek baino. Munduan 143 milioi umek hamahirutik batek gutxienez gurasoetako bat falta dute, eta horren ondorioak «bereziki larriak» dira muturreko pobrezian bizi direnentzat, osasun zerbitzu eta eskola barik gelditzen direlako sarri. «Ama galdu duten umeen geroa zailagoa da».«Ume ikusezinak» dirabehartuta lanean ari direnak ere. Munduan, 171 milioi umek oso baldintza arriskutsuetan egiten dute lan. Makina arriskutsuak erabiltzera derrigortuta daude, eta lan baldintzak oro har muturrekoak izaten dira. Milioika umek meatzaritzan lan egiten dute, inolako babesik gabe. Gainera, 8,4 milioi adingabe baino gehiago «haurrentzako lanik txarrenetan» ari dira lanean, besteak beste, prostituzioan eta «zorrak» kitatzeko morrontzan.Esklaboen lan-baldintzetan egiten dituzte lan horiek, eta askotan tratu txarrak eta sexu gehiegikeriak jasan behar izaten dituzte euren gainetik daudenengandik. Gainera, eskolara joatea galarazten diete, eta ez dituzte behar bezala elikatzen. Genero, arraza, jatorri eta ezintasunengatiko bazterketak ere ikusezin egiten ditu ume asko munduan. Uste da 150 milioi umek ezintasun fisikoak edota adimen urritasuna dutela. Horietako askori hezkuntza eta osasun eskubideak ukatzen zaizkie, eta ondorioz hazteko behar duten laguntza ere bai. Hezkuntzan nabarmena da genero bazterketa. Munduan 103 milioi eskolagabe daude eta horietatik 58 milioi neskatoak dira. Datu bat: eskola bako hiru pertsona heldutik bi emakumeak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.