Zurekin Nafarroak ez du «monarkia legitimatu nahi»

2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun
IRUÑEA. EH Bildu eta Zurekin Nafarroa koalizioen ordezkaririk ez da izanen gaur Iruñeko Udalak Espainiako errege-erreginei eginen dien harrera ekitaldian. Iruñeko alkate Cristina Ibarrolak (UPN) gonbidatu ditu borboiak, Iruñeko Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren aitzakiarekin. Zurekin Nafarroak argudiatu du ez duela «monarkia legitimatu nahi». Espainiako errege-erreginen bisitaren ondorioz, gainerako ekitaldi guztiak atzeratu edo mugitu izana ere kritikatu dute.

EH Bilduk, berriz, salatu du urteurrenaren egitarau ofiziala «goitik behera desegin duela» alkateak, «Felipe VI.arekin argazki bat ateratzeko». Batasunaren Pribilegioa —Iruñeko hiru burguak elkartu eta hiri bakarra osatu izana ospatzen da— «herritar guztientzako festa» izan behar lukeela nabarmendu du EH Bilduk, eta ez «agintarientzako» ekitaldi bat. Hala ere, koalizioak argitu du parte hartuko duela arratsaldeko desfilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.