Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioa aurkeztu dute

Ahal Dugu, Ezkerra, Batzarre eta independenteen talde bat batu dira, «ezker feminista, berde eta transformatzailearen» indar berria izateko

Zurekin Nafarroa koalizio berriaren aurkezpena, atzo. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
Yasmine Khris.
Iruñea
2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
«Oraingoan, garaiz gaude». Hori erran du Begoña Alfaro Nafarroako Ahal Dugu-ko koordinatzaileak, Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizio berriaren aurkezpenean. Atzo goizean, Iruñeko Zaldi Zuria jatetxearen terrazan antolatu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldi publikoa, eta aurkezpenean izan ziren, Alfaroz gain, Carlos Guzman Ezkerrako koordinatzailea, Olga Risueño Batzarreko bozeramailea, Txema Noval Burlatako alkate ohia eta Xabier Castro Nafarroako Ahal Dugu-ko Enplegu Arloko arduraduna.

Suspentsea ez da luzea izan, eta berehala ezagutarazi dute taldearen bortz koloreko logoa, txalo artean. Ekitaldi musikatu batean, «itxaroten zen bide berri bat» irekiko dutela xehatu dute. Gizartearen «hutsune» bati emaniko ihardespena izan nahi dute, eta azaldu dute prest daudela erronkari erantzuteko: zazpi ardatz izanen ditu koalizioak, krisiei aurre egiteko. «Feminismoa, ekologismoa, justizia soziala, zerbitzu publikoa, pazifismoa, inklusibitatea eta gizarte eta lurralde kohesioa» dira «oinarrizko balioak», Alfarok jakinarazi duenez.

2023. urtearen xedea aipatu badute ere, heldu den urteko hauteskundeetatik haratago irudikatu dute formazioa, «etorkizuneko proiektu gisa, beste espazio eta pertsonak eraikitzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.