Zupiria: «Ezin dugu gure historia zuritu»

2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Pertsona batzuk «zuritzeko» zenbait ekintza egiten ari dira azkenaldian, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunaren ustez. Mikel Antzari babesa adierazteko, Euskal Herriko 126 idazle eta editorek adierazpen bat plazaratu dute asteon. Besteak beste gai horri buruz aritu zen atzo Zupiria Radio Euskadiko Boulevard saioan:Zupiriaren arabera, Antzak bere literatur lana garatzeko «behar duen sormen askatasuna» izan behar du, baina uste du Gregorio Ordoñezen familiak «eskubidea» duela jakiteko ea haren hilketan «esku hartu zuen» ala ez. «Nire ustez, Mikel Antzari sormen askatasuna eskatu dioten idazle batzuen aurrean, Gregorio Ordoñezen alargunaren eta semearen eskubidea dago jakiteko ea haren hilketa zergatik eta nola gertatu zen, eta nork agindu zuen». Aste honetan «antzeko» beste bi gertakari ere izan direla uste du. Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohiarena, bere «jarduna zuritzeko prest» agertu zelako. Eta errenkan gaineratu du Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi: uste du EH Bildu Txillardegi «zuritzen» saiatu dela, harentzat urrezko domina eskatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.