Zumalaberi omenaldia egin diote Larraitzen

ABALTZISKETA. Lagun eta senideek omenaldi sentitua egin zioten herenegun Larraitzen (Abaltzisketa) Joxe Zumalaberi. Duela 20 urte hil zen Zumalabe, eta han zabaldu zituzten haren errautsak. Iragan astean hainbat hainbat jardunaldi eta ekimen izan ziren hura gogoratzeko, azkena Larraitzekoa. Bertan lore eskaintza egin zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu