Arantza Zulueta euskal preso eta abokatua Zaballako espetxetik (Gasteiz) Valentziakora (Herrialde Katalanak) urrunduko dute, Efe albiste agentziak «iturri juridikoak» aipatuz adierazi duenez. Presoaren abokatu Alfonso Zenonek BERRIAri esan dio beraiek ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso. Zulueta Zaballan da joan den irailaren 30az geroztik, 11/13 sumarioko zigor epaia betetzen. Zuluetarekin batera, egun berean sartu zen Zaballara Jon Enparantza abokatua ere —Zaballatik atera eta Estremerara (Madril) urrundu dute hura—.
Zuluetari hiru urte, sei hilabete eta hamazazpi eguneko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak; Enparantzari, berriz, bi urte, zazpi hilabete eta hiru egunekoa. Biak lehendik egonak ziren preso, behin-behinean, eta bost hilabeteko kartzelaldia egin beharko dute gehienez, zigorra betetzeko.
Zulueta Zaballatik Valentziara urrundu nahi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu