Zulueta Valentziara eraman dutela eta, protestarako deia
BILBO. Sarek ohar batean salatu du Arantza Zulueta Euskal Herritik urrundu dutela: Zaballako espetxetik Valentziara eraman dute. Jon Enparantza ere urrundu egin zuten, eta erabaki horien atzean Espainiako Gobernuaren «mendeku» gogoa dagoela salatu du. Elkarretaratze bat egingo dute bihar urruntzeen aurka; Bilbon izango da protesta, 19:00etan, udaletxe aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu