Zuhaitz Errasti preso ohia atxilotu dute

Kontrol batean atxilotu du Frantziako Poliziak, mugan. Elkarretaratzera deitu dute 20:00etarako, Angelun.

Angeluko jendarmeriaren aitzinean elkarretaratzea Zuhaitz Errastiren atxiloketa salatzeko. PATXI BELTZAIZ
Angeluko jendarmeriaren aitzinean elkarretaratzea Zuhaitz Errastiren atxiloketa salatzeko. PATXI BELTZAIZ
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko ekainaren 13a
20:45
Entzun

Zuhaitz Errasti euskal preso ohia atxilotu du Frantziako Poliziak gaur arratsaldean, mugatik gertu. Aretxabaletako (Gipuzkoa) herritarra aske utz dezatela eskatzeko, elkarretaratzea egin dute Angeluko (Lapurdi) Jendarmeriaren aurrean; ehun lagun inguruk hartu dute parte. Uste dute han daukatela Errasti. Euskal Irratien arabera bihar iraganen da epailearen aitzinetik.

Errastiren sendiak erran du oraindik ez dakitela zergatik atxilotu duten eta zer leporatzen dioten. Itxura guzien arabera, Poliziaren kontrol batean gelditu dute.

«Euskal Herrian aske eta libreki bizitzeko eskubidea dugu. Horrelako gertakariek Frantziako Estatuaren eskema zaharretara eramaten gaituzte», salatu du EH Bai-k X sarean.

Errasti 2017an geratu zen aske, zortzi urteko kartzela zigorra bete ondoren. 2016ko abuztuaz geroztik, Mont-de-Marsan kartzelan egon zen —aurretik Tarasconen—, eta 2017ko hasieran, Espainiako Poliziaren esku geratu zen, Frantzian zeukan kondena beteta. Soto del Realera eraman zuten orduan. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu, eta aske geratu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.