Ingurumena

Zubietako plantarekin lotuta Jaurlaritzako zerbitzuburu baten aurka abiatutako ikerketa artxibatu dute

GuraSOS elkarteak salatu du instrukzio epaileak ez duela ia ikerketarik egin.

Hondakinak Zubietako plantan. GORKA RUBIO / FOKU
2023ko urriaren 19a
15:06
Entzun

GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez, Donostiako 4. Intrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Kutsaduraren Kontrolerako eta Prebentziorako Zerbitzuko buruaren aurka martxan zen ikerketa. Ingurumen baimenak emateaz arduratzen da, eta Zubietako errauste plantarekin (Gipuzkoa) lotuta ikertu dute haren jarduna. GuraSOSen arabera, gasak garbitzeko sisteman zegoen «purga klandestino» bat ez zuen jaso kontrol txostenetan eta ingurumen baimenean; gainera, plantak gas isurien muga gaindituz gero egin beharreko geldialdi automatikorako sistemarik ez dago, derrigorrezkoa izan arren, eta halere baimena lortu zuen azpiegiturak.

Auzia «berehala» eta ia ikertu gabe itxi dutela salatu du GuraSOSek. 2022ko urrian, Gipuzkoako Ingurumen fiskalak polizia judizialaren ikerketa bat eskatu zuen, baina instrukzio epaileak ez du halakorik bideratu, elkartearen arabera; ikertuari deklarazioa hartzera mugatu dela gaitzetsi du. GuraSOSek jakinarazi du helegitea jarriko diola erabakiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.