Zubietako erraustegia erreka bat kutsatzen ari dela salatu dute

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak zabaldu dituen irudietan ageri denez, Zubietako erraustegiaren ondoko errekako ura zikin dago, eta aparra dauka.

Zubietako errustegiaren ondoko erreka, gaur. ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUA
Irati Urdalleta Lete.
2022ko uztailaren 13a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak egin du ohartarazpena, eta sare sozialetan jarri dituzten irudiek berresten dute: Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitz erreka kutsatuta dago. Irudietan ikusten denez, errekako ura zikin dago, eta aparra ere badauka zenbait lekutan.

Salaketa irmoa egin dute mugimenduko kideek: «Berriro ere, Zubietako erraustegi kriminalaren ondoko Arkaitz erreka kutsatuta dago». Haien esanetan, «oso larria» da gertatzen ari dena: «Zenbait ordu igaro ostean, kutsadurak erraustegitik ateratzen jarraitzen du, etenik gabe». «Agintariak isilik» daudela ere salatu dute, eta, hori ikusirik, eskatu dute herritarrei informazioa emateko.

Uraren Euskal Agentziaren jarrera ere deitoratu dute. Azaldu dutenez, zubietar batek deitu behar izan die arduradunei. Orduan, Uraren Euskal Agentziako kideak bertaratu dira, baina, mugimenduko kideen esanetan, ez dute laginak hartzeko asmorik agertu. Ordea, taldeko partaide batek esan die beraiek laginak hartuko zituztela: «Orduan esan dute: 'Zuek ikertuko baduzue, guk ere bai'. Eta horregatik hartu dute bestela hartuko ez zuten lagina».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.