HONDAKINEN KUDEAKETA

Zubietako errauste plantaren aurka, astebeteko gose greba egingo dute

Asteazkenean hasiko dute baraualdia, Donostiako Easo plazan.

Gose grebaren berri emateko agerraldia, diputazioaren egoitza aurrean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 10a
12:17
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean eman dute egitasmoaren berri: "Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikusarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak eskutatu nahi dituztela ulertuta, oraingoan gose greba protesta eredua hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guztion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko".

Ekainaren 14an, hasiko da greba, 19:00etan, Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez. Protesta hastearekin batera, baraualdia egiten ari direnei babesa ematera deitu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak: “Programa bat antolatzen ari gara. Arratsaldero hitzaldi bat izango da, eta, ondoren, dokumental baten proiekzioa. Aire garbia izateko eskubidea, osasun eskubidea eta garapen eredu iraunkor eta bizigarriei buruzkoak izango dira”.

Gose grebaren bidez, arrazoirik gabeko kontsumoaren inguruan arreta jartzeko baliatu nahi dute: "Munduak baliabide mugatuak ditu; ezin dugu hazkunde faltsuan sinetsi. Gutako bakoitzak gure txikitik eragiteko konpromisoa hartu behar dugu. Sistema honek sustatu dituen ohitura asko aldatu behar ditugu aztarna ekologikoa gutxitu eta aberastasun soziala banatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.