Zortzina urteko eskea berriz Barbado eta Zelaiaren aurka

Fiskalak zigor eskaerari eutsi dio Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa gaur amaituko da, Madrilen

Epaiketa salatzeko mobilizazioa, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
MADRIL. Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako epaiketa hasi zen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2018ko otsailean atxilotu zituzten, «armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea» leporatuta. Duranan (Araba) aurkitutako material bat dago epaiketaren oinarrian, baina bi gazteek atzoko saioan adierazi zuten ez zutela material horren berririk. Epaiketa gaur amaituko da.

Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu ditu haietako bakoitzarentzat. Fiskala, gainera, Altsasuko auzian aritutako berbera da: Jose Perals. Epailea ere aski ezaguna da: Angela Murillo. Barbadok epaiketan aitortu zuen ezker abertzaleko «militantea» dela, eta mugimenduak egun duen estrategiarekin «bat egiten» duela. Halere, atxiloketaren zergatia ukatu, eta erantsi zuen bere etxean soilik «militantzia politikoarekin lotutako materiala» aurkitu zutela. Ertzain bat izan zen atzoko saioan testigu, eta gazteak esandakoa berretsi zuen: kartel bat eta eranskailu bat aurkeztu zituen froga gisa. Zelaiaren kasuan, azaldu zuen Ertzaintzak konfiskatutako materiala Hatortxu Rock jaialdian txanda bat egiteko erabili zuela, eta bere bertsioa baieztatu zuen lekuko batek.

Gaur mobilizazio bat egingo dute Amurrion (Araba), Barbadoren herrian, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.