Zortzi urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diote gizon bati bikotekide ohia bortxatzeagatik eta mehatxatzeagatik

Akusatuak onartu egin ditu leporatutakoak, zehaztuta bere jokabidea alkohola eta drogak kontsumitzearen ondorio izan dela.

Nafarroako justizia jauregia, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
Nafarroako justizia jauregia, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ / EFE
Isabel Jaurena.
2024ko azaroaren 25a
15:00
Entzun

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zortzi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, haren bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik, mehatxu egiteagatik, eta bikote harremana akitu eta gero bortxatzeagatik. Gizonak bortz urte eta hamar hilabeteko zigorra bete beharko du sexu erasoen delitu batengatik, urte bat eta hamar hilabete lesioen delituagatik, lau hilabete eta hamabortz egun mehatxuen delituagatik, eta bortz hilabete eta hamabortz egun ohiko tratu txarren delituagatik. Horrez gain, 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari.

Epaian, 2021eko irailean gertatutako eraso bat ageri da, baita urte bereko urrian eta abenduan egindakoak ere. Bikote harremana akitu eta gero, 2022ko urtarrilean, zigortuak eraso egin zion emakumeari,  eta bortxatu ere egin zuen. Emakumeari eraso egin eta gero, etxera eraman zuen, ostiko bat eman, eta lurrera bota. Ondorioz, etxean zegoen bertze andre batek gizonari erran zion joateko, eta ohartarazi bertzela Polizia deituko ziola.

Epaiketan, fiskaltzaren eta akusazio partikularraren galderak ez zituen gizonak erantzun, haren abokatuak baizik. Azalduriko gertakariak hala zirela onartu zuen, eta erran bere jokabidea alkohola eta drogak kontsumitzearen ondorioa zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.