DONOSTIA. DIPC Donostia International Physics Center zentroak antolatuta, Passion for Knowledge zientzia jaialdia eginen dute Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Bilboko Euskalduna jauregian eta Beasaingo CAF enpresan, urriaren 2tik 7ra bitartean. Jardunaldi horien barruan, zortzi nobel saridun eta «mundu mailako hainbat aditu» gonbidatu dituzte: besteak beste, Ozlem Tureci, COVID-19aren aurkako txertoaren ikerlarietako bat; Didier Queloz, 2019ko Fisikako Nobel sariduna eta lehen exoplaneta aurkitu zuena; Jean-Pierre Sauvage, 2016ko Kimikako Nobel sariduna eta makina molekularren diseinatzailea; Donna Strickland, 2018ko Fisikako Nobel sariduna, laserren eremuan egindako ikerketa aitzindariari esker; Dario Gil, IBMko presidenteordea; eta Jocelyn Bell Burnell, pulsarren aurkikuntza egin zuen zientzialaria.
Nobel saridunen eta bestelako adituen hitzaldiez gain, «edonorendako jarduerak» ere antolatu dituzte: besteak beste, haurrentzako tailerrak, proiekzioak eta streamer-en saioak.
Zortzi nobel saridun Euskal Herrian izanen dira urrian
DIPC zentroak antolatuta, Passion For Knowledge jaialdia eginen dute Donostian, Bilbon eta Beasainen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu