Zortzi ikastaro antolatu ditu UEUk Eibarren udazkenerako
UEU Udako Euskal Unibertsitateak udazkenerako zortzi ikastaro antolatu ditu Eibarren, Markeskoa jauregian. 2001. urtean zabaldu zuen UEUk ikastetxe nagusia, eta, geroztik, eskaintza akademikoa ugaritu du, bai ikastaro kopuruari dagokionez, bai jorratutako gai eta ildoei dagokienez. Ane Sarasua UEUko kudeatzaile nagusiaren arabera, Eibarko eta Debabarreneko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk, eta horregatik erabaki zuten ikastetxe nagusian eskaintza propioaren atala zabaltzea. «Eibar inguruko euskarazko formazio eskaintza zabaldu nahi dugu, betiere etengabeko prestakuntzaren alorrean». Udazkenean zortzi ikastaro egingo dituzte, hiru ataletan banatuta: informatika eta teknologia berriak, giza eta gizarte gaiak, eta osasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu