ZORTZI GOMENDIOAK

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
«Egia poliedrikoa» osatzeko, zortzi gomendio plazaratu ditu Foro Sozialak. Hemen, laburtuta:

1. Sufrimenduaren kartografia. «Sufrimenduaren ahalik eta kartografiarik zabalena osatu, arreta bereziarekin erreparatuz generoaren eta adinaren dimentsioei».

2. Aitortza. «Sufrimendu guztien aitortza ofiziala eta instituzionala».

3. Egiarako prozesu lokalak. «Maila lokalean egia berreskuratzeko prozesuak sustatu, martxan diren dinamikak babestuz».

4. Informazioa. «Informazioa berreskuratzeko mekanismoak sustatu eta lagundu; adibidez, erakundeetako artxiboak zabaldu».

5. Elkarbizitza. «Sustatu elkarbizitza helburu duen justizia eredu berri baten inguruko eztabaida».

6. Batzorde Historikoa. «Gatazka deritzon horren arrazoiak aztergai izango dituen Batzorde Historiko baten sorreraren alde egin. Helburua: adostasun minimo bat erdiestea jatorriaz eta denboran izandako luzapenaz».

7. Hezkuntza arloa. «Dei egin hezkuntza eremuko alor sozial, pedadogiko eta sindikalei, eragile aktibo bilaka daitezen, ez soilik planen eta proposamenen hartzaile».

8. Eztabaida soziala. «Eztabaida soziala sustatzea proposatzen dugu, etorkizunean aukerazko Egiaren Batzorde baten oinarrien eraikuntzari ekiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.