Zorrotzako lantegi kimiko batean sua piztu da

Suhiltzaileak lanean ari dira, eta sua itzali arte leihoak eta ateak itxi eta etxe barruan egoteko aholkua eman du SOS Deiak-ek.

2024ko maiatzaren 11
22:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Ke zuria atera da Bilboko Zorrotza auzoko Profersa lantegi kimikoan —ongarriak egiten ditu— piztu den sutik. Hura itzali eta kontrolpean eduki arte, etxe barruan babesteko deia egin du SOS Deiak-ek, ateak eta leihoak itxita.

Zorrotza, Basurtu eta San Ignazio auzoetako bizilagunak mobilizazioak egiten ari dira herri ingurutik lantegi kimikoa eramateko eskatuz. Izan ere, hau ez da istripu bat gertatzen den lehen aldia; apirilaren 26an gertatu zen azkena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.