Zirkulazioa geldiarazi eta errepideetarako sarbideak itxi ahalko dira, kutsaduragatik

2014ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ingurumen arrazoiengatik zirkulazioa eten ahal izango dela jaso du lege berrian Espainiako Kongresuak. Errepide batzuetarako sarbidea debekatu ahalko diete ibilgailu batzuei edo guztiei; baita zirkulazioa geldiarazi ere. Arau berezi bat garatuko dute kutsaduragatik zirkulazioa eten behar denerako, eta Espainiako Ingurumen Ministerioak izango du horretarako eskumena.

Kutsadurarekin lotuta, hain zuzen, Frantziako Gobernuak neurri «ezohikoak» hartu behar izan zituen joan den astean. Parisen, esate baterako, autoen zirkulazioari muga jarri zioten. Txandaka ibili ziren, matrikularen arabera: egun batean, matrikula bikoitia zutenak; eta bestean, bakoitiak. Ibilgailu propioak erabiltzea eragozteko eta «airea garbitzeko», garraio publiko, auto elektriko eta bizikleta zerbitzuak doakoak izan ziren Frantziako hiri ugaritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.