ALFREDO DE MIGUEL Arabako diputatua 2007tik 2010era
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzea, influentzia trafikoa eta prebarikatzea, besteak beste.
Zigorra. Hamahiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, eta espetxean gehienez bederatzi urte egotea erabaki dute. 351.690 euroko isuna jarri diote.
KOLDO OTXANDIANO ABBko kide ohia
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzea, influentzia trafikoa eta prebarikatzea, besteak beste.
Zigorra. Zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra. 182.006 euroko isuna.
AITOR TELLERIA ABBko kide ohia
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzea, influentzia trafikoa eta prebarikatzea, besteak beste.
Zigorra. Sei urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra. 180.220 euroko isuna.
AINHOA BILBAO De Miguelen emaztea
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzea eta zilegi ez den elkartea osatzea.
Zigorra. Urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra. 178.420 euroko isuna.
IRATXE GAZTELU-URRUTIA Koldo Otxandianoren emaztea
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzea eta zilegi ez den elkartea osatzea.
Zigorra. Urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra. 178.420 euroko isuna.
IÑAKI SAN JUAN Leioako Kultura zinegotzi ohia
Leporatutako delituak. Kapitala zuritzen, influentzia trafikoa egiten, eta prebarikatzen laguntzea, besteak beste.
Zigorra. Bost urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra. 3.600 euroko isuna.
JAVIER SANCHEZ ROBLES Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazte eta Ekintza Komunitarioko zuzendari ohia
Leporatutako delituak. Diru publikoa bidegabe erabiltzea eta influentzia trafikoa, besteak beste.
Zigorra. Zazpi urte eta hilabete bateko espetxe zigorra. 3.600 euroko isuna.
JOSU MONTES Ortzi Mugako administratzaileaeta Errexaleko langilea
Leporatutako delituak. Zilegi ez den elkartea osatzea, eta diru publikoa bidegabe erabiltzen laguntzea.
Zigorra. Lau urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra. 3.600 euroko isuna.
JON IÑAKI ETXABURU Urbanorma Consulting
Leporatutako delituak. Eroskeria, eta zilegi ez den elkartea osatzea.
Zigorra. Bi urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra. 53.600 euroko isuna.
SERGIO FERNANDEZ OLEAGA Stoa enpresako bazkide bakarra
Leporatutako delituak. Eroskeria, eta dokumentuak faltsutzea.
Zigorra. Urtebete eta sei hilabete espetxe zigorra. 3.586 euroko isuna.
JOSU ARRUTI LETAMENDIA Sidepurreko bazkidea
Leporatutako delituak. Influentzia trafikoa, eroskeria, eta zilegiez den elkartea osatzea.
Zigorra. Urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra. 162.000 euroko isuna.
JESUS ARRUTI ODRIOZOLA Sidepur
Leporatutako delitua. Kapitala zuritzea.
Zigorra. Bederatzi hilabeteko kartzela zigorra. 145.460 euroko isuna.
JULIAN SANCHEZ ALEGRIA Teknologia Parkeen Sareko presidentea (2005-2009)
Leporatutako delitua. Prebarikatzea.
Zigorra. 14 urteko inhabilitazioa.
MARIA JUSTINA ANGULO Zanbranako alkatea (1995-2007)
Leporatutako delitua. Prebarikatzea.
Zigorra. 9 urteko inhabilitazioa.
ALFONSO ARRIOLA Miñaoko Parkeko kudeatzaile ohia
Leporatutako delitua. Prebarikatzen laguntzea.
Zigorra. 8 urteko inhabilitazioa.
ZIGORTUAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu