BILBO. Zigor Merodio Larraona euskal presoa aske geratu zen atzo, hamahiru urte espetxean igaro ostean. Iazko urritik Mont-de-Marsango kartzelan (Okzitania) zegoen, Frantziako Gobernuak hurbildu zuenetik. Aurretik, Fresnesen eta Saint Martin de Ren eduki zuten, seina urtez.
38 euskal preso daude orain Frantziako Estatuan: 37 EPPK-koak eta bat AEM ingurukoa.
Zigor Merodio Bilboko presoa aske geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu