Zigor luzeak dituzten presoen aldeko ekitaldiak

2018ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
BAIONA. Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Bagoaz kolektiboak mobilizazioak iragarri ditu, espetxe zigor luzeak dituzten Ipar Euskal Herriko lau presoak aske utz ditzaten eskatzeko. Apirilaren 14an, hamar elkarretaratze egingo dituzte Donibane Lohizune eta Baiona artean. Mobilizazio horiekin, Bagoaz-eko kideek gogoratu nahi dute Jakes Esnal, Frederique Haranburu Xistor eta Ion eta Unai Parot anaiek 29. urtea hasiko dutela espetxean. Frantziako Justiziak bizi osoko zigorra ezarria die aurreneko hirurei, eta, baldintzapean aske uztea galdegin badezakete ere, nabarmendu dute auzitegiek atzera bota dituztela preso horiek eginiko eskaera guztiak. Unai Paroten kasuan, Espainiako Justiziak 40 urteko espetxealdia ezarri dio, eta 2030 urtera arte egon beharko du preso.

Apirilaren 14rako deitu duten mobilizazioan, Baiona, Angelu, Miarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizuneko hainbat lekutan egingo dituzte elkarretaratzeak, Egun bat gehiagorik ez! Ion, Jakes, Xistor eta Unai etxerat! lelopean. 11:00etan hasiko dira, berez, baina litekeena daherri bakoitzean ordu ezberdinetan egitea.

Bestalde, Sarek giza kate-kalejira egingo du bihar Donostian, emakume presoek jasaten duten «zigor erantsia» salatzeko. Egiako autobus geltokitik epaitegira joango dira, 12:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.