gurutze izagirre intxauspe

Zigilatzeko dagoen indarkeria

2025eko urtarrilaren 12a
05:00
Entzun

Zigilatu zituzten armak, baina batzuen aurkako indarkeria ez da amaitu. 2011n iragarri zuen ETAk jarduera armatua etengo zuela. Inor gutxik pentsatuko zuen hamarkada eta erdi geroago oraindik ere 140 presotik gora egongo zirenik.

Sarek dioten moduan, ez da pribilegiorik eskatzen, estatuak bere buruari emandako legeak aplikatzea baino ez. Eta hori indarrean jarriz gero, dozenaka presok hamarkadak kartzelan egon ostean kalea zapaltzen hasiak beharko lukete dagoeneko.

Iaz indargabetu zen salbuespen neurri bat: Frantzian betetako espetxe urteak aintzat hartzea euskal presoei, Europako zuzentarau baten kontra Espainiako Gobernuak egin zuen lege bihurritua indargabetuta. Horren emaitzak ikusteko daude oraindik. Beste bat geratzen da indargabetzeko: 40 urte arteko espetxealdira zigortzen duena, 7/2003a. Horiek ez indargabetzea ere indarkeriarekin segitzea da, bakeaz ahoa betetzen bazaie ere.

Bizikidetzaren mesedetan, giza eskubideengatik, auzi honi irtenbide bat emateko ordua da, «behin betiko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.