Aske utzi dute emaztea leihotik erori ostean Ziburun atxilotutako gizona

Hil edo biziko egoeran segitzen du Ziburun erori zen emazteak. Gizonak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.

Indarkeria matxisten kontrako manifestaldia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Indarkeria matxisten kontrako manifestaldia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Xalbat Alzugaray
2024ko apirilaren 16a
13:40
Entzun

Emakume bat leihotik erori zela eta Ziburun atxiloturiko gizona aske utzi dute gaur arratsaldean, Sud Ouest egunkariak aurreratu duenez. Igandean atxilotu zuten gizona, haren bikotekidea Ziburuko hotel bateko leihotik erori ostean. Atxiloketa 24 orduz luzatu zioten atzo, baina gaur arratsaldean Donibane Lohitzuneko komisaria utzi du, Poliziak ez duelako bildu haren kontrako ikerketa judizial bat hasteko nahikoa froga.

Gizonak «aurrekari polizialak» dituela adierazi du Stephanie Veyssiere Baionako prokuradoreordeak. Sud Ouest egunkariak iturri polizial batzuk ere aipatu ditu, eta baieztatu du gizona jadanik «begitan» zutela indarkeria matxistagatik.

Igandean Ziburun (Lapurdi) eraikin batetik erori zen emaztea hil edo biziko egoeran dago oraino. 30 urte inguru ditu, eta zauri larriak ditu, bertzeak bertze gerrialdean. Medikuek koma artifizialean daukate, garuneko kalteetatik babesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.