Zezenzaletasuna berpiztu nahian, aukera berriak

2018ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zezenzaleak eurak ere ohartu dira apaltzen ari dela zaletasuna. Iruñean, adibidez, jakina da zezen plazara ikusle gehienak festarako asmoz joaten direla. Zaleak irabazi nahian, zenbait proiektu berri sortu dituzte. Bilbon, adibidez, Vista Alegre Experience deituriko eskaintza antolatu dute aurten. Egun osoko bisita bat da, zezen plazako barruak eta museoa ezagutzeko aukera ematen duena, eta zezenketa palkotik ikustekoa, tauromakian adituak direnen azalpenekin. Gazteentzakoa izan da, bereziki. Bestalde, Donostian abiatu dute Tauromakia Unibertsalak deituriko erakusketa; Chopera enpresaren esanetan, «proiektu hezitzaile eta kultural bat da». Helburu du zaletuak tauromakiaren «militante aktibo» izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.