Zetak taldearen bosgarren urteurreneko kontzerturako sarrerak abiadura handian saldu dira. Gaur 08:00etan jarri dituzte salgai 2025eko urtarrilaren 4an izango den «show ikusgarrirako» sarrerak, www.zetak.org webgunean, eta bederatzi minutuan pistako sarrera guztiak agortu dira; gero, beste guztiak. Bada, beste kontzertu bat ere iragarri du taldeak bere sare sozialetan, urtarrilaren 3rako, hura ere Iruñeko Nafarroa Arenan.
PISTA SOLD OUThttps://t.co/RJpumLSxf5
— ZETAK (@zetak_org) June 4, 2024
Mitoaroa izena jarri diote ikuskizunari, eta, Pello Reparaz Zetak-eko kidearen arabera, musika taldeak inoiz izan duen mugarririk garrantzitsuena izango da. «Pozez, ilusioz eta bertigo apur batekin joango gara Nafarroa Arenara, baina badakigu inoiz izan dugun festa ederrenetakoa izango dugula bertan», azaldu du musikariak sare sozialen bitartez zabaldutako mezuan.
MITOAROA NAFARROA ARENA SOLD OUT! 🖤🧌 BIGARREN DATA / SEGUNDA FECHA: MITOAROA NAFARROA ARENA 2025.01.03 Sarrerak osteguna 08:00 / Entradas jueves https://t.co/LgcNeA2ENehttps://t.co/0JMkxsxY4c 🖤
— ZETAK (@zetak_org) June 4, 2024
Bigarren data:
Ate irekiera: 17:00
Preshow: 17:45
ZETAK: 19:00
Hitzik gabe. pic.twitter.com/ccHNlit00a
Jaialdirako sarrerek 34,5 euro balio dute, baina BERRIAlagunek bost euro merkeago erosi ahal izan dituzte, 29,5 euroan, eta kontzertu berrirako, urtarrilaren 3rako alegia, deskontu bera edukiko dute. BERRIAlagunek posta elektronikoz jasoko dituzte deskontua egiteko argibideak.