Zestoako gaztetxearen desalojoa gelditu dute

Gaur ziren gaztetxea desalojatzekoak, baina bertan behera utzi dute agindua. Asanbladako kideek esan dutenez, desalojoak Euskal Herri mailan izan duen oihartzunaren eta jasotako babesaren ondorioz, poliziak eta Elizak agindua atzera botatzeko eskatu dute.

(ID_17213819422425) Zestoako gaztetxearen desalojoa gelditzeko elkartu diren gazteak
Zestoako gaztetxearen desalojoa gelditzeko elkartu diren gazteak, gaur, Zestoan. (MAIALEN ETXANIZ / GUKA)
Maialen Etxaniz (Guka)
2024ko uztailaren 19a
11:00
Entzun

Gaurko, uztailak 19, zegoen iragarrita Zestoako gaztetxearen desalojoa, baina Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzera bota dute desalojo agindua. 10:00etan egin dute hitzartzea Gaztetxe barrutik, eta azaldu dute «hilabete luzetako borrokari esker» lortu dutela desalojoa bertan behera gelditzea. «Denbora honetan guztian Euskal Herri osotik iritsi zaizkigun elkartasun keinu eta ekimenengatik, eta borrokak hartu duen garrantzia ikusita, polizia eta Eliza ez dira gai ikusi antolakuntzaren bitartez sortutako elkartasun indar honi aurre egiteko, eta horregatik, desalojo data atzera botatzea eskatu diote epaitegiari», azaldu dute asanbladako kideek.

08:00etarako zegoen iragarrita Zestoako Gaztetxearen desalojoa, eta 07:00etarako ehunka lagun zegoen plazan, gaztetxea defendatzeko pronto. Zestoan igaro dute gaua gazte gehienek, eta plazan bertan gosatu dute. 08:00ak jota, ez da poliziarik agertu. Gazte asanbladako kideek 09:30ak aldera jakin dute poliziak eta Elizak atzera bota dutela desalojo agindua, epaitegien bidez. 

Albiste osoa Guka-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.