Xuxenen bosgarren bertsioak, ohiko akats ortografikoez gain, beste bi zuzenketa klase ere egiten ditu: batetik, gramatikarekin lotutako akatsak; bestetik, Euskaltzaindiak hobetsitako formak agertzen ditu.
Akats ortografikoak. Oker idatzitako hitzak gorri kolorearekin seinalatzen ditu zuzentzaileak, eta ordezkoak ematen ditu, ordain zuzenak. Horrela, oharkabean egindako pikaketa akatsez ohar egiten du, batetik; azken arauetara egokitutako ordainak ematen ditu, bestetik.
Hobetsiak. Zuzenak izan arren, Euskaltzaindiak baditu hainbat hitz beste era batera jartzeko aholkupean; Hiztegi Batuan ageri da haien forma hobetsia. Kasu horietan, Xuxenek berdez edo urdinez azpimarratzen du hobetu beharreko hitza, eta ordain hobetsia azaltzen du.
Akats gramatikalak. Berdez edo urdinez azpimarratzen ditu gramatikarekin lotutako akatsak ere. Kasu horietan, ez da hitz bat izaten zuzendu beharrekoa, esamoldeak eta horrelakoak baizik. Gainera, puntuazioarekin lotutako zuzenketa batzuk ere egiten ditu Xuxenek.
ZER ZUZENTZEN DU?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu